Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/66

Orri hau berrikusia izan da

— 45 —

haina hankituz bihi tehar zembait atheratzen bada, hekiek bertze aldera lerratzen dira.
Horra nola biltzen den ogi hasia. Nola-nahi eginik-ere, artha berezi bathekin garbitu behar da hazia, khendurik zikhin guziak ongi, eta oroz-gainetik ilhindi khutsurik gabe.
Erran darotzut ogi hautena zein den; orai aiphatuko ditut bertzeak. Hekiek dira ondoko bihia eta bihi arrataila.
Nola ogi hautena hazitako baizik ez-baita berezten, ondoko bihia da tratuko ogia. Ogi hau chuhailchago da ezenetz buruko bihia; achala latzago du; eskutik nekhezago lerratzen da; harrabotz gutiago du erortzean; hortzen artean errechkiago hausten da eta kraska gutirekin.