Orri hau berrikusia izan da
— 56 —
Ogia bakhanago izanagatik , lur
onean hazkar ekharriko du ondoa
eta eder bihia.
Badakizu ogia aldaskatzen dela.
Lurra hobeago eta aldaska gehiago
izanen du. Beraz lur onean hazi
gutiago erain behar da tcharrean
baino.
Lur oneko ogia, usu erainez,
sasituko da , aldaska hainitz eginen
duelakotz.
Lur mehean ez-da hain bakhan
egiteko, zeren aldaska gutiago
eginen baitu.
Laborariak, lurra onthu duenean , ongi lanthu eta ongarritu ,
ez-du khechatu behar ikhusirik
ere hastean bere ogia bakhansko :
aldaskatuko zayo, lasto hazkarra
ekharriko dio eta bihia ere ongi
haziko da.