Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/1

Orri hau berrikusia izan da

Azcoitico Parroquian 1737. urtean. Virgiñaren icenaren egunean

Stabat iuxta crucem Jesu Mater eius. Joan. 19.

Ceruco amabi signoetatic iraillean, gauden ill onetan oi degu Libra, edo balanza deritzan izar pilla bat (alacoai derizte signoac ceruan); hipuynac diote, ecen beiñ batean Justiciac lurrean lecuric arquitzen etzeuala, gogaitu ta igues igo zala cerura, ta ifiñi ceuala bere vicitza balanzaren echean. Vstecabea dirudi onec; baña da gauza bat egungo euanjelioac dionari ederqui dagocana. Esatendigu, Virgiña guciz santea dagoala zutic gurutzearen ondoan, stabat iuxta crucem Jesu mater eius: ta Eleizac dionez, gurutzea da bere beso biaquin balanza bat, ceñean pisatu zan Christoren gorputza, beata, cuius brachiis pretium pependit saeculi statera facta corporis, tulitque praedam tartari (in hymno). Alde bata pecatuaz beteric, infernuraño jachia cegoan, artan guendela Adanen hume guztioc. Etzan guizonen artean lurrean, ez eta ceruan aingueruen artean, hura jasotzeco diña pisuric, ta indarric: ain da astun, ta icaragarri pecatua. Argatic Jaincoaren semea, guc ecer mereci ez guenduela, guizon eguin, ta jarri zan balanzaren beste aldetic: eta nola cecartzien Jaincoaren indar guciac, jaso guinduen ceruraño, gueuntzan leicetic, jaisten, ta ondatzen ceuala bere burua,