Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/4

Orri hau berrikusia izan da

mur jarioco zaizcan negarrac bere beguietatic gueure erreguiñari! ô mocadera, lienzo churi alaco negar tantaz beté ta üanditu ciñatenac! norc emango liquet zuetatic bat, nere ezpañac uquitzeco, ta Virgiñaren negar inocenteaquin gaitzbagueacquin nere negar pecatariac nastutzeco? Cein dan latz eta gogor nere egungo bear gaya! ecin hitzic eguin daguiquet, graciac ezpadit laguntzen: ta eztet hura billatzeco nora nere burua irauli. Belaunico Virgiñaren oñetan jarrico ote naiz? baña cer esango digot, oñacez, damuz, miñez gañez eguiñic badago? Graciaren escatzeac gogoratuco digo bere dolore gucien asiera, ta jaiotza, ta eztirudi ondo, nic aren miñac aunditzea. Igoco ote naiz cerura? baña oraindio ichia dago, ta arria bezain gogor. Otseguingo ote digot Aita eternoari? ay ene! arestian bere semea ez aditu nairic cegoan, ta nola adituco nau ni? Joango ote natzaca gurutzean dagoan gueure Erredentoreari? Bai, baña onezquero ausaz il da. Cer eguingo det bada, edo norganaco naiz? Badaquit guero ere norgana: doloreen Amari eguin bear digot, ez besteri, graciaren escari au. Ainguerua etorri citzacanean berri onac ematera, esan cigon, Ave gratia plena (Luc. 2.); agur graciaz betea: cergatic bada bere icena aitatu ta esan etzigon Aue Maria, ta cergatic ezcutatu cigon icen eder au? Eranzuten deu Delvioc, ideo quod nomen istud omen amatoris futuri sciret angelus paranimphus hodie salutaris ab nomine abstinuit, nec dixit Aue Maria gratia plena, sed Aue gratia plena (Polem. 2.). Ezcutatu cigon aingueruac Virgiñari bere icena, cergatic Mariac esan nai deu itsaso miña ta ain zori oneco