Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/6

Orri hau berrikusia izan da

enecoa, cintzo, yaquintsu, zur, gozó, guciaquicoa, ta ceru gucien miraria. Nolaco amodioa beraz izango cion bere amac onelaco seme bati? Virgiñac berac badio, ecen Jaungoicoac prestatu, ta zucendu cigola biotzean amodioa, ordinavit in me charitatem, bacantzen cigola zaldun pilla aundi batzuetan bezala batallaren bat ematera diazenean, distributam in ordines militares, ac in proelium procedentem. (Delvio ubi supr.) Nori baña eman bear dio batalla au Virgiñaren amodioac? Nori? beste edoceiñ neurtu, ta aldera nai daquiquéonari. Amodio gucia, onirizte gucia, nai, ta borondate gucia, mundua asi zanetic izandu diran ama guciena, ur tanta bat itsasoaren aldean bezala da, Virgiñac bere semeari cion amodioaren aldean.

Beste gurasoac zor eztie beren semeai, aberats, eder, sendo, osasun onecoac izatea; cerren semea ezta jaiotzen nai deuan amagandic, ezta bere escuco batagandic ez jaiotzeco, ta besteagandic bai. Baña Virgiñac zor cion bere semeari zan, eta ceuan gucia: zor cion beiñicbeiñ munduan zan humeric eder gozoena izatea: are zor cion jatorriz degun pecatu bague sortzea, gracia guztiaz betea, aingueruac baño gorago jasoa, ceruarequin lurraren aguintaria, ta erreguiña, ta beste gucien gañean Jaungoico baten ama izatea. Orain bada oec cecusala beregan Virgiñac, ta zor ciozcala bere semeari, ez besteri, nola uste dezue amatuco ceuala, nola naico cigola, ta cein izango ceuala biotzeco maite? Ezta au lurrean vici gueran artean, jaquin aldaguiquegun gauza, eta eztaquit, aingueruac ere jaquingo al deuen ceruan.

Aimbeste bada bere semeari nai izandu cion amac, icusi ceuan illic bere adinaren lorean, illic se-