Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/9

Orri hau berrikusia izan da

icusi ceuan illic Profeten erreguea, ta banaturic Jaungoico biciaren altarea, ceñean ofrecitu zan holocaustoric onena, ta santuena. Icusi ceuan gurutzean, ta guero bere besoetan, nor, edo nola icusi ote ceuan? Pensaezazue astiro urriquimenduac. Esan ditugunetan ezta aguiri Virgiñaren doloreen anza deuanic, similis sicut dolor meu. Billa daguigun albadegu beste lecutan.

Gogora ditzagun, iñon edo, aditu, edo iracurri ditugun Martyreen tormentuac: ceiñ aundiac aec, ceiñ gogorrac, ceiñ izugarriac! batzuec buru-baguetuac, besteac elorri, aranzetan arrastatuac: batzuec azotéz mallatuac, besteac berun urtu gorian irabiatuac: batzuec surtan erre quiscalduac, besteac putzu izoztuetan itoac: batzuec laurguituac (laurenduac), besteac erdiratuac: batzuec lauridiquituac, besteac beren ezur gucietan abarraquituac (ceatuac), zatituac; eta ecin conta lequizquean beste eriotza mota ascó. Bada martyrio orreec gucioc dacarciten dolore guciac igaro cituan Virgiñac bere biotzean. Biotz arc sentitzen ditu, ezpataz josiric balego bezalaco doloreac: biotz arc sentitzen ditu, puisca chiquitan ebaquitzen baleue bezalaco doloreac: biotz arc sentitzen ditu, berun urtu gorian irabiatzen baleue bezalaco doloreac: ta onela beste gañeraco guztiac. Baña ala ere ezteue Virgiñaren doloreen anzic, ecer ez bat dirade aen aldean. Eztiot guezurric, ezpada santuac esaten deueena, quidquid crudelitatis inflictum est corporibus martyrum, leve fuit, aut potius, nihil comparatione tuæ passionis (Anselm. De Excell. Virg.c.5.). Eta dolore