Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/13

Orri hau berrikusia izan da

Eta amaika bertsoetan naigabe beltz au erakusten digu ¡atzeŕiko bizitza ain zitzaion neketsu!


«Tu proverai si come sa di sale
Lo pane altrui, e como e duro calle
Lo scendere e'l salir per l'altrui scale» (3.

«Atzeŕiko ogia samiña, aŕotz naguzipean lanari jardutea gaŕatza» Itali'ko olerkari ospetsuanak, Dante agurgaŕiak, miṉ zeriola, abestu zuan abeŕitik aldentuta zegoanean.

Baseŕitxoa, inguruko basoa, auzoko mendiak beti tartean josiak zaramazkian olerkariak, eta «ombú» zuaitz baten babesera juan da biotzeko antsiak abestutzen zituan.


«Orain artzantzan Ameriketan,
Aŕantxo baten onduan,
Eguna pasa luŕian eta
Jiratzen naizen orduan,
Nere begiak gozatzen dira
Aldameneko ombú'an.

______
(3) Dante. Divina Comeida: Paiso, e. XVII.