Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/11

Orri hau balidatu da

HITZAURREA[1]

Behin irakurri nuen Ramon Saizarbitoriari egindako elkarrizketa batean «gazteak ginelarik Nouveau Roman delakoak zeharo liluratu egin gintuen», (beno, hori edo antzeko zerbait) esaten zuela. Horixe bera gertatu zitzaigun gutako batzuei fakultateko ikaskideak ginela pasa den mendeko 70eko hamarraldian. Neroniri Alain Robbe-Grilleten Le Voyeur eleberria aztertzea egokitu zitzaidan artean.

Geroxeago, idazle beraren Pour un nouveau roman izeneko saiakera irakurri ondoren, ustezko objektibismoaren eskolako beste hainbat idazleren lanak irakurtzeko aukera izan nuen. Horien artean,

  1. Honako liburutto hau itzuli nuenean ez zitzaidan burutik pasatu inolako sarrerarik beharko zuenik, izan ere hasiera-hasieratik «divertimento» edo jostatze ariketa soilez hartu bainuen. Berriz, Gotzon Egiari, gazte eta ikas garaiak gogora ekartzearren, eman nionean hark argitaratzea mereziko zuela esan eta, horrekin batera, aitzinsolas moduko bat idazten animatu ninduen.