Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/114

Orri hau balidatu da

Hor dago eserita, guztiz zurrun, guztiz itxuroso, guztiz ziur beraz eta besteez, haren unibertso txikian sendoki kokatua. Minutu batzuen buruan terako txilinak joko duela badaki.

Behealdean, Ada sukaldaria, hule zuriz estalitako mahaiaren aurrean, barazkiak garbitzen ari da. Haren aurpegia geldirik dago, ezertan pentsatzen ari ez denaren itxura dauka. Badaki berehala «bun»-ak txigortzeko eta terako txilina jotzeko garaia izango dela.