Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/12

Orri hau balidatu da

noski, Nathalie Sarrauteren Tropismes izenekoa zeina kritikari askorentzat aipatzen ari naizen literatura higikundearen giltza eta sortze testua izan baitzen.

Gogoan dut, bestalde, orain dela urte anitzeko oporretako Aste Santu ikaragarri euritsu eta narrasa noiz, nahiz eta gaztea izan, kalera ateratzea nahiko gauza desatsegina zen biziraupen kontuak tartean ez baldin baziren behinik-behin. Testuinguru honetan otu zitzaidan itzulpen josteta honi lotzea etxean bertan bainituelako Les Éditions de Minuit delako argitaletxearen jatorrizko liburua eta gaztelaniara Tusquets izenekoak ekarritako bertsioa. Horretaz aparte, papera, arkatza eta eskura nituen hiztegiak.

Aipatu Aste Santua baino denbora apur bat gehiago behar izan nuen nire saio horren ontzeko, jakina. Dena dela, denbora-pasa ariketa eginda zegoen eta, horrela geratu zen idazmahaiko tiraderetako batean.

Zenbait urte pasa ondoren, beste misantropialdi batek jota —eta ordenagailuen erabiltzea neuretua—, aspaldiko lantxoari heldu nion berriz ere.