goazen bada! goazen! harengandik tiratzen zuelarik, — fite gurutzatzen zuen eta ez zuen inoiz ere galtzadako zirkulazioa oztopatzen; iragan egiten zen gauzakien aurretik, are abegikorrenen, are bizidunenen aurretik, hauei elkar aditzezko begiradarik bota gabe.
Labur esanda, psikiatriarekin guztiz zaleturiko bere lagunetako, bere senidetako haiek ez zuten ezertxo ere aurpegiratzerik, ez bazen, agian, haren apeta kaltegabe eta atsegingarriren gabeziaren aurrean, haren konformismo sobera esanekoaren aurrean, asteniarako joera arina.
Baina hori toleratzen zuten; ez zen —kontuan hartuzko guztiak aztertuz— hain arriskutsua, hain moduzkotasunik gabea.
Noizean behin bakarrik, nekatuegia zegoenean, haien aholkuari jarraituz, onesten zuen berak bakarrik alde egitea bidaldi txiki bat egiteko. Eta han, arrats beherean paseatzen zelarik, elur azpian gorderiko kalexketan, barkaberatasun samurrez beteak, eskuak arrasetik pasatzen zituen etxeetako adreilu gorri eta zurietan zehar eta, hormari itsatsita, soslai, diskrezio gabea izatearen beldur, beiraki garbi batean barna so egiten zuen, etxabeko