Orri hau balidatu da
gela batean non portzelanazko platertxoetan landare berdeko lora potoak paratuak baitzituzten leihoaren aurrean, eta nondik, misteriozko dentsitate batez beroak, beteak, pisutsu, gauzakiek parte bat jaurtitzen baitzioten — bai berari ere, ezezagun eta arrotza izan arren — haien dirdirarena; non mahai bateko ertza, buffet bateko atea, aulki bateko lastoa argiantzetik irteten baitziren eta onesten baitzuten harentzat bihurtzea — bihozberatasunez berarentzat ere bai, bertan baitzen eta itxaron egiten baitzuen— bere haurtzaroko zati txiki.