Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/141

Orri hau balidatu da

txartel aurkitzerik izango edo itxuragabeko prezioetan, palkoko eserlekuak, azpi-azpikoak...» Lokarria estutzen zuten apur bat gehiago, poliki, diskrezioz, minik egin gabe, ari mehea zuzentzen zuten, tiratu egiten zuten...

Eta pixkanaka ahuldade batek, biguntasun batek, haiengana hurbiltzeko, haiek onartua izateko behar batek, sarrarazten zuen haiekin biribilean. Sentitu egiten zuen nola zuhurki (Oi, bai... Michel Simon... Jouvet...) zuhur-zuhur, neskato on eta otzan batek bezala, eskua ematen zien eta biraka ibiltzen zen haiekin.

Ea, hona hemen denok elkarrekin, hagitz zintzo, egiten dugula gure gurasook ontzat eman luketena, hona hemen bada azkenean denok, jator, denok batera abesten pertsona nagusi ikusezin batek zaintzen dituen haur adoretsuak bezala eskutxo triste eta hezexka emanik adeitasunez biribilkia egiten duten bitartean.