Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/23

Orri hau balidatu da

kentzen duen bezala larrutzen delarik, hazkura izatean hatz egiten duen bezala, loak hartu ezinik bueltaka ari den bezala, bere buruari plazer ematearren eta baita sufriaraztearren ere, ahitu arte, hatsa zintzurrean trabatu arte...

«Baina agian haientzako beste gauza bat zen.» Hori zen gizonak uste zuena, entzuten zuelarik, ohean etzanda, antzeko lerde likina bailitzan haien gogoeta berarengana sartzen zela, berari itsatsi eta barrutik gaineztatzen zuela.

Ez zegoen ezer egiterik. Ezer ere ez. Ezinezkoa zen horretaz ez jabetzea. Edonondik, makina bat itxura «traidore»ren bidez, («traidorea da gaurko eguzkia», zioen atezain andreak, «traidorea da eta gaixo jartzeko arriskuan zaude. Horra nere senar gizajoa; eta, hala ere, bere burua zaintzea gustatzen zitzaion...»), edonondik, bizitza beraren antzirudipetan, harrapatua zinen haginkada batez hortik igarotzean, atari aurretik korrika pasatzen zinenean, telefonoari erantzuten zenionean, familiarekin batera gosaltzean, lagunak gonbidatzean, edonori hitz egiten zenionean.

Erantzun eta adore eman behar zitzaien leunkiro, eta batik bat, batik bat ezta une batez ere ez