Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/24

Orri hau balidatu da

sentiarazi zeure burua ezberdintzat hartzen zenuela. Makurtu, makurtu, ezabatu: «Bai, bai, bai, bai, egia da, bai noski», hona hemen esan behar zitzaiena, eta begikotasunez so egin, samurtasunez, bestelaz zarrasketa, urraketa, ustegabeko zerbait, bortitza gertatuko litzateke, inoiz gertatua ez zena eta ikara-garria izango litzatekeena.

Eta iruditzen zitzaion, orduan, bat-bateko egite, ahalmen lehertze batean, neurri gabeko indarrez, zapi zahar zikinak bailiran astindu egingo zituela, bihurtu, zarrastatu, zeharo txikitu egingo zituela.

Baina bazekien ere, seguraski inpresio faltsua zela. Haien gainean erortzeko betarik izan baino lehen — instintu seguru horrekin, defentsarako instintu horrekin, euren indarra zerbait artegagarri egiten zuen bizitasun errez horrekin, harengana buelta eman eta, kolpe batez, ez zekien nolaz, zanpatu egingo zuten.