Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/39

Orri hau balidatu da

Uztail aldiko egun beroetan, aurreko hormak argi distiratsu eta latza botatzen zuen etxarte txiki hezean.

Bero horretan hustasun handia zen, isiltasuna, bazirudien dena geldirik zegoela; bakarrik lauza beiraztatuen gainean herrestatutako aulki baten kirrinka aditzen zen, erasokorra, karrankaria, ate baten klaskada. Bazegoen bero horretan, isiltasun horretan — bat-bateko hotz bat, urraketa bat.

Eta andrea ohe ertzean geratzen zen mugitu