Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/41

Orri hau balidatu da

eskuak garbitzeko bainugelara joan bezalakoak, iturriko ura askatzeak, eraso zirudien, hutsean egindako jauzi zakarra, ausarkeriaz beteriko egitatea. Isiltasun hartan esegitako uraren bat-bateko zaratots hura, seinale antzekoa litzateke, haiengana zuzendutako deiaren antzekoa; ukitze itzel baten bezalakoa litzateke, batutako punttaz marmoka bat ukitzea bezalakoa eta gero, nazkaz, bat-bateko dardara egin zezan, tente jarri eta bil zedin itxaron.

Andreak horrela sentitzen zituen, etzanak, pareten atzean geldirik eta bibratzeko, mugitzeko prest.

Ez zen mugitu ere egiten. Eta haren inguruan etxe osoak, kaleak animatzen zutela ematen zuen, gelditasun hura normaltzat jotzen zutela ematen zuen.

Benetakoa zirudien, atea ireki eta eskailera ikustean, bihotz gabeko baretasunez betea, inpertsonala eta kolore gabekoa, ibilia zuten pertsonen arrasto txikienik gordetzen ez zuela ematen zuen eskailera, ez eta joan etorrien oroimen txikienik ere ez, jantokiko leiho atzean jartzerakoan eta etxaurreei, dendei, kalean zehar zebiltzan atso eta haurrei so egiterakoan, benetakoa zirudien ahalik