Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/65

Orri hau balidatu da

gabe, minuturik ere galdu gabe, fite, fite, astirik zegoen bitartean behinik behin, hari eusteko, bera limurtzeko. Hitz egin, zertaz hitz egin baina? Nortaz? Bere buruaz, bere buruaz baina, beretarretaz, bere lagunez, bere familiaz, euren istorioez, euren atsekabeez, euren sekretuez, ezkutatzea komeni zen guztiaz, baina hori interesa lekiokeenez, baina horrek gogoa bete liezaiokeenez, ez zegoen dudatzerik, esan egin behar zitzaion, dena esan, guztiz biluzi, dena eman, hor legokeen bitartean, besaulkiko txokoan kukubilkaturik, zeharo bigun, guztiz laua, bihurriturik.