Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/70

Orri hau balidatu da

noski, mirestekoa izango zen), metamorfosi haren, nortasunaren bat-bateko goraldiaren, distira horren gertagarritasuna.

Haiek, haiek, haiek, haiek, haiek beti, aseezinak, txorrotxiolariak eta delikatuak.

Haien aurpegiak zurrun antzean zeuden barne tentsio antzeko zerbaitek eraginda, haien begi ezaxolatiak gauzen itxuran, maskaran zehar lerratzen ziren, une soil batez haztatzen zuten (polita ala itsusia zen?), gero berriro erortzen uzten zuten. Eta makillajeek distira gogor bat ematen zieten, bizitzarik gabeko freskotasuna.

Te etxetara joaten ziren. Hor egoten ziren, ordu luzeak eserita, arratsaldeak osorik igarotzen ziren bitartean. Solas egiten zuten: «Badira haien artean eszena negargarriak, eztabaidak edozerengatik. Esan behar dut, dena dela, mutilaren erruki naizela kontu honetan guztian. Zenbat? Bada, miloi bi gutxienez. Eta hori izeba Joséphineren ondarea baizik ez da... Ez... nola nahi duzu? Mutila ez da berarekin ezkonduko. Emazte barnekoia da behar duena, ez da batere jabetzen. Ez baina, neuk esaten dizut. Emazte barnekoia da behar duena... Barnekoia... Barnekoia...» Beti esan egin zitzaiona.