Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/8

Orri hau balidatu da

Bizitza dinamismoak bere oinarrizko antolaketari eusten dio inguruko gai eta energiaren zuzeneko asimilazioaren bidez. Prozesu bereganatzaile horren bidez, organismo guztiek hartu, itzuli eta handiagotu egiten dituzte bizi mantentze lanean, aldi berean etenik gabe, xahutu eta ingurumenari bihurtzen zaizkion indar organikoak. Energia korronte batek zeharkatu egiten ditu horrela, erritmikoki, banakoak, euren organoak, euren zelulak eta substantzia biziak dinamismo hartzigarri, analitiko sintetikoen konbinazio misteriotsu bati esker energia fisko-kimiko hauek erabili, eraldatu eta ezabatu egiten ditu, bai euren kontserbaziorako nola euren haziera eta ugalketarako.


(Christofredo Jakob-en «Del tropismo a la teo-
ría general de la relatividad» delako idazla-
netik hartutako lerroen itzulpena)