Orri hau balidatu da
Arrakasta handiko haren Frantziako Ikastetxeko ikastaroetan, honekin guztiarekin jostatzen zen gizona.
Keinu profesionalen duintasunez, ezin saihestuzko esku adituaz, Proust edo Rimbaud-en barrukoetan xehetasunez arakatzea zuen gustuko eta erakusten zituen guztiz erne zegoen haren entzuleriaren begien aurrean haien ustezko mirariak, haien misterioak, «haien kasua» azaltzen zuen.
Haren begi txiki sarkor eta maltzurraz, haren gorbata huts gabekoa eta haren bizar karratuaz, antz handia zeukan iragarkietan margoturiko Jaunarekin, hatza altxaturik, irribarrez gomendatzen zuena: