Orri hau balidatu da
Nahiz eta beti isilik eta bereiz egon, apalki makurtua, ahopeka puntu berri bat zenbatzen, bi puntu eskuinetara, orain hiru alderantziz eta gero lerro osoa eskuinetara, horren femeninoa, horren ezabatua (ez egin kasurik, oso ondo nago horrela, ez dut niretako ezer ere eskatzen), haiek sentitzen zuten etengabe, haien mamiaren gune sentibera batean bezala, haren presentzia.
Beti harengan fermuki begi emanda, liluraturik bailiran, ikaraz jagoten zuten hitz bakoitza,