Orri hau balidatu da
Hainbeste gustatzen zitzaizkion bera bezalako Jaun zaharrak, zeinekin hitz egiten ahal baitzen, hainbeste kontu ulertzen zuten, bizitza ezagutzen zuten, pertsona interesgarriekin maiz egonak ziren (bazekien Félix Faure-ren laguna izan zela eta Eugenia Enperatriz-i eskuan muin egin ziola).
Gurasoen etxera afaltzera etortzen zenean, haur baten antzaz, guztiz adeitsu (hain zen jakitun gizona), larderiak zertxobait hartua, baina suhar (hain zen irakasgarria izango haren aholkuen