Ona inutil gazte bat Zumal-en aurrean,
arrenka, sar nairikan bere gudoztean.
—Zertan joputu nai dek? —egin dio galde.
—Zaldikari nai nuke, baldin al baleike...
—Zaldi gabe gaude.
—Ongi da —ta aldegin du. Illunabarrean
emen dator berriro. —Ara ne zaldia,
etsaiari kentzean galdu nintzan ia!
Mutil onen antzera zenbat ote datoz...
eusko biotzak orain su ta gar bai dagoz.
Odol margo txapela dunak egiten du
armarik ez badauka dagonetik kendu,
naiz an odol galdu...
Etsaiak gaur gabean asetzen daude loz.
Auek bai deukatela guda tresna pilla.
Orain iluna degu. Goazen bada bila.
Bañan illun beltzean nolaz ezagutu
alkar eta etsaiak gutatik bereztu?
Tamala litzake ba, usterik ezean,
nastuta anaien bat gauen ilunpean
erailtzea guk an...
Ara gu berezteko gauza aukeratu!
Jarri ditzagun danok jantzi beltz gañetik
azpian damazkigun alkandora zurik...
Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/14
Orri hau berrikusia izan da