Zer dakuste begiok? Zer dago Zubirin?
Illunpe lor onetan zer dabil arin arin?
Or zomorro zuriak dabiltza biraka...
Ene, izkillu otsa! Ara karraxika...
Jendea korrika...
Orain turuten otsa entzun da belardin.
Alkandora zuriak onuntz azkar datoz...
Zubiriko erria ixildu da geroz.
Algara lasaituak datoz mendin gora,
laxter datorgu otsa geronen albora.
Jesus, zenbat ixkillu! Zenbat kutxa bala!
Gizonak bizkarretan eziñik zama ala.
Pozik da Zumala
ta esker itz xamurrak datorzki ahora:
—Egintz ontan mutilak ongi irabazia
dezute nere eskerra ta atseden luzia.
Eta, atsedentzeko, ez da ordu txarra,
geienak badezute orretxen bearra.
Zuen loa zaitzeko, izanik eun begi,
Ormaiztegiko Tomas Zumalakarregi
emen dabil argi.
Ezpañetan dabilki errekin belarra,
urduri da gizona zuen inguruan,
badu guda garaitze asmon bat buruan.
Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/15
Orri hau berrikusia izan da