Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/26

Orri hau berrikusia izan da

V

Bilintxen
«Juana Bixenta Olabe»
doñuz abestu bedi.
Gorrotoa.

Euskalerriko eliz batean
otoitzak egiten dauden unean
lekaide batzuk, anker jendeak
erail dituzte, biotz gabeak.
        Ene Jainkoa!
Geroztik ziñezpen duan euskoa
geiago suturik gudara doa.
 
España agintzen daudenak buru,
Mina digute orain aukeratu
guda zital au amaitu nai-ta;
eusko mendien ezagun baita
        ta kementsua.
Orain badabil naiko zartua
maltzurra da ta entzutetsua.