Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/48

Orri hau berrikusia izan da

VIII

Asierakoen neurriz. Ondoren.

Eun urte dira il zitzaigula
euskal semerik onena;
eskein daiogun eunki-urtean
bere erriaren omena.
Txirorik iltzan, nai utsarekin
aberats bizi zeikena,
iru zaldi ta txanpon batzuek
ludian laga zun dena.
Aintza dezagun euskaldun orok
Zumala aundien izena!
 
Eusko mutillak ikusirikan
Zumalaren soin illotza,
gudara doaz egundo baño
berogo izanik biotza.
Bost urte barru, an nun ager dan
euskaldun miña ta lotsa!
Buruzagitzat autatua da
Maroto zital arrotza.
Auxen bai dala Euskadirentzat
aldi larri ta mingotsa!