Orri hau berrikusia izan da
ZUMALAKARREGI
"Limosnatxo bat" bertso-doñuakin abesteko |
Gudara zertara...? |
Ene asaben oroitz-arnasa
atoz nerekin lantzera,
milla zortzireun ogeitamairun
gerta zana argitzera!
Eusko zeruko goiargi zabal
atozkit aize ematera!
Aztutze beltzan galdu ez dedin
bertsotan nua jartzera
Ormaiztegiko Zumala aundien
arrigarrizko izakera.
Ikus dezagun orduan nola
zegoan Euskalerria.
Iñoren menpe gaberik, ura
zorioneko garaia!