Gora Mateo de la Osa!  (1947) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: "El Caserío" de Guridi


«Gora Mateo de la Osa!»


1/
Pakean bizi gaitezen
ondo uniturik,
Gipuzkoa'n da Bizkaia'n
boseuan oiturik,
arraunian bezela
indarrak neurturik,
alkarrengana izan
gabe gorroturik.

2/
Kontrariuak egiñ
dute alegiña,
uste arren etziran
iristen zu aña;
zera korajetsua
ta mutill bikaña,
etzazu damutuko
lan ortan ekiña.

3/
Ikusirik Mateok,
zan asarratuta,
Antzomendi'ko akerra
baratzan sartuta;
andik biali zuan,
ezkerrakin jota,
igasi eskubiko
adarra okertuta.

4/
Mateo boseo-lan
orretan asirikan
urte bete bakarrik
da oraindiokan;
noranai juateko
ez du bildurrikan,
amazazpi pelia
irabazirikan.

5/
Ostiango lanetan,
ez da errex-eta,
saiatuagatikan
erozer klaseta,
zuk bezela, juan gabe
Buenos Aires'etâ,
biltzia lau milla ta
bosteun pezeta.

6/
Merezi duan fama
nairikan ezarri,
«Osa guk maite degu»
esaten alkarri,
egia da somatu
ditugula sarri
Ondarrua guzian
kale ta basarri.

7/
Egokiya txit egan
bezela usuak,
argi begia ta oñak
gora errex jasuak;
jaio ziñan ezkero
guziz erosuak
izandu dira eman
dituzun pausuak.

8/
Bularra mardula ta
luziak besuak,
ezker-eskubi oien
ikobilkazuak
dirurite zokorra
jotzeko mazuak;
nor ez du izutuko
zure erasuak?

9/
Txaloka, irabazi
dualako Osa'k,
neskatxa diruriten
Apirill-arrosak,
Maiatzian txepetxa
dan bezin airosak,
ttunttuna jota dantzan
egin dute pozak.

Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea;
Donostia'ko Juan Iturralde, «Juanito Kojua».
Bederatzigarrenaren ondoren, beste sei bertso
datoz erderaz, bañan ez dute jartzerik merezi.