Patxi Mokollo eta Juakiña Txelden

Patxi Mokollo eta Juakiña Txelden
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"


«Patxi Mokollo eta Juakiña Txelden »


1/
Habana'ra juan nitzan
arditikan gabe,
egiñ ogei urtian
bost milloiren jabe;
belarri biak tente,
memoriya argi,
ezer etzan tokiyan
atzaparrak garbi.

Txin, txin, txin, txin,
diruaren otsa,
guziori alaitzen
diguna biotza.

2/
Almena izan arren
dirua irabazteko,
ez dezu orratzirik
illiak orrazteko;
alkandora zikiña
jaiko eta asteko,
ez dezula besterik
soiñian jazteko.

3/
Ez naiz lanian zintzo
saiatua, baiña
alkandorak baditut
atorrak zuk aiña;
berritsua galanta
zu zera, Juakiña,
moztutzia merezi
dezuna mingaiña.

4/
Aukeran zenduala
txikitan oitua,
zure bizi-modua
beti orditua;
sudurra piparraren
gisa gorritua,
barku zar baterako
a zer pilotua!

5/
Abuan ez dezula
agiñ eta ortzik,
aiñ gutxi mingañian
egiyazko itzik;
eskuan polsa aundi
dotoria utsik;
neska zarrari ezin
alaitu bi.otzik.

6/
Gorrotua urari,
ardua memoriñ,
pitxar bat eran arren
geiagon inbiriñ;
etxera balantxaka
lurrera iya eroriñ,
galtza zarren zulotik
ezurrak agiriñ.

7/
Zankuak agiriyan,
gonatxua motza,
sudur gorri luzía,
zimurra kokotza;
zure begiratua
dezula zorrotza,
buruko tximak arro,
dirurizu ontza.

8/
Gazterík alperraren
karrera bukatu,
egundaiño etzera
lanian nekatu;
gaiñera egin dituzun
zor danak ukatu,
iduritzen al zaizu
ez dala pekatu?

9/
Nere gisa lanian
gutxi nekatua,
zorrak ez ordaintzia
bada pekatua,
zeralako ni baiño
geiago ukatua,
zaude ixilik, neska zar
madarika tua!

10/
Atarramentu onik
ez dute mozkorrak,
zuk dituzun bezela
tabernetan zorrak;
nik soiñekua bezela
sedazko atorrak,
ditut nere ondoren
zu ez bezin jatorrak.

11/
Errekiña bezela
pipan erretzeko,
ardua gauza ona da
mutill zarrentzako;
neska zar dezutenak
gogua ezkontzeko,
moda berriyen billa
dotore apaintzeko.

Bertso-papera, «Imp. Macazaga« - Renteria.,
Jose Joakin Mitxelena bertsolaria, Iturriotz, Oiartzun.

Askotan argitaratu zuan Mendarok jarri-aldi
au. Orregatik naste aundia litzake bakoitzaren
aldaketa guziak emen jartzea. Bakoitzak dituan
bertso berriak jarriko ditugu.

  • * *


Bertso-papera, Makazaga'renean inprentatua ta
zeñi jaso nion apuntatu ez lluana:

Sagarduak ez badu sagarraren antzik.
mutil zarreri ezin alaitu biotzik;
eran biarko degu, iñun bada matsik.
ardo txuri goxua, ez badegu beltzik.

  • * *


Bertso-papera, Makazaga'renean inprentatua ta
.Azkoitia'ko Demetrio Alberdi'ri jasoa:

Zentzurikan ez arren ustez jakintsua,
dezula adiskidea Kontxexi atsua;
zuk bezela mingaiña duana indartsua,
kilkarra Maiatzian bezin berritsua.

Andoañen festak Maiatz illaren iman,
iruripenak biyok jatorrak buruan,
etzan arritzekua ain sasoi eruan,
gaur ez dago atsegiñ zure inguruan.

Etziñazun benetan egin mandatua,
zeunden beste batekin enamoratua,
ez dezu aitortu nai zure sekretua,
mozkor alper gezurti erdi erotua.

  • * *


Bertso-papera, Makazaga'renean inprentatua ta
zeñi jaso nion apuntuta ez nuana:

Nik det milloi erdi bat inguru dotia,
pianua egun milla errial kostia,
urrezko errelojua, ta zu arlotia,
besterena soñian dezun kapotia,
zuriturik bizarrak eta bigotia.

Biotz-biotzetikan benetan jasua,
debozioz egiten dezu errezua;
txokolatia egunian bi aldiz gozua,
komeni zuri bizi-modu erosua,
pakean daguanari jarri arasua.

  • * *


Bertso'-papera, au ere Errenteriko Makazaga'k
moldizkidatua, Elgoibar'ko Jose Maria Etxaniz

Urruzuno'ri jasoa:

Festan alkarrengana inguratu gman,
artaraño ez nakiyan zu nungua ziñan;
nitzaz gustaturikan galdera zuk ziñan:
desiotan zeundela ta ezkonduko giñan.

Ori galdetu nizun ordu beranduan,
txapela jarri nizun neria buruan,
ardi-txabola zartxo bateren onduan;
gaur baño atsegiño zan zure inguruan.

Asarre nere gisa dago nere ama,
desamparatu naian dezulako tema;
zuk ez bezelakuak onra eta fama
ditut, tatxa gabia naizelako dama.

Igandian orditu, astelenian jai;
egiya da orduan erantzun nizun: bai;
zurekin ezkondutzerik nere amak eztu nai.
maiorazgo aberatsa topatu dit galai.

Zuri gusta<tzen zaizu ongi jan eta eran,
zera ostentaziua dezuna jazkeran;
diozunez galaiak dituzu aukeran,
nai det jakiñ zergatik ezkontzen etzeran.

Ditudalako ikusten makiña bat ero,
sartu bear litzakez, dauden beca-bero,
neskatillen ondoren ezkondu ta gero,
dentro de la caldera de Pedro Botero.

Gaztetan ilusío geiegi buruan,
galai aukerakuak zure inguruan;
dantza gustora orduan egiten genduan.
orlako gora-berak oi dira munduan,