Petitun eta Petik-hun

Petitun eta Petik-hun  (1836) 
ezezaguna
Bordeleko Herri Liburutegia, MS 1695, 19.

Petitun eta Petik-hun


(Lehen orria(k) falta d(ir)a)
 
(...)
 
Eniz nahi aitzinago
sujet horiez minzatu,
beste sujet batian ere
lana frango beitugu.
 
Bagunuke nunti minza,
baliz denbora aski,
orairtino gez ere
debeiatu zirie naski.
 
Bi hitz xoilki erranen deit
egungo gure solasaz,
eniz haboro minzaturen
istoria zaharraz.
 
Ditzagun utzi erregiak
bere zentruetan,
permeti ezadazie sar nadin
herriko egiteketan.
 
Ikhusiren duzie Petitun
ezkonturik zelarik,
bere buria ezin edirenez
amore karrez betherik.
 
(GM) Ikhusiren dutuzie
hetarik zonbeit izorra,
haren falxuki akusatzen
bortxatu ukhen tiala.
 
(GM) Haren emaztia doluruski
minzaturen da ordian,
pazientzia ezin ukhenez
Jinkuari othoizian.
 
Gero ikhusiren duzie
Petitun alhargun,
emaztea fite atzirik,
sekula bezain fanfarrun.
 
Arzara gero Farandol
izorra loditia,
deklaraturen du klarki
bere manera guzia.
 
Bena, hain sarri Pepitunek
beitu hastiaturen,
ikhusiren duzie amengioz
nula sangatu zen.
 
Arihunek zion Petituni
Farandol hastiarazi,
bena bera ere baratu zen
bi zehe sudurreki.
 
Berak hartu proxetetan
ezpeitzion erreusi.
Abis bat salhatu zeron
ordian Manueli.
 
Manouelek eran zeron
ezkontu behar ziela,
berdin etziela utziren
bizi zeno andrea.
 
Ordian Manouel bera
ukhen zian othoitu.
Arren, behar zeola berak
emaztegei bat xerkhatu.
 
Berhuetako phestan
izanen zela ejerrik.
Ulhuntzian hitzaz zezon bat
bidiala jalkirik.
 
Manuelek egin zeron
behe har zien guzia,
eta andere Petik-Huni egin
haren phartez khortia.
 
Petitun juan izan zen
gaizak jakin zutianian,
eta emaztegeiak eman zeron
xinkhorra kherrenia.
 
Ardu kolpu bat edatiareki
pot bat zeron edoki.
Arte hortan belhauneti
xinkorra zeron erori.
 
Bena hain sarri gathiak
zuin ezpeitzen pot gose.
Xinkhorra eman zeron
bera ohartu gabe.
 
Gathiaren ondotik
abiatu zen mementian,
eta hatzeman zien ere
bunetaren pian.
 
Boneta urthukitiareki
bera erori izan zen,
eta emaztegeiak eraik
belhaigna higitu beitzien.
 
Gathia aldiz bonetaren pian
zuin ernari haundia beitzen.
Bestiak bunetaz ohartu gabe,
erdi behar ukhen zien.
 
Ikhusiren duzie Tripu,
Petitunen mithila,
egun bat arte berthan
ezin ukhenez soldata.
 
Gero junen da Petit-Huni
bere etxe gei hartara,
eia nula harturen zuten
haur haien ikhustera.
 
Haietarik ukhenen du
afruntu haundirik,
bena haiegati eztate
batere loxaturik.
 
Ikhusiren tuzie marxantian
beren joien erosten,
Petitun blanxarik gurduena
nula haitatzen zen.
 
Arzara gero Belot,
herriko mithilekin
bitoria hitzemaiten
Petitunen eretzin.
 
Geroxago Petitunek
sukre ogi batekin
erreusituren du bertan,
muzu Belotekin.
 
Hain sarri gero Belotek
gazteria du traituren,
eta sukre ogi haren gostuz
kafe eztirik edanen.
 
Ikhusiren duzie dendaria
eztei arropa josten,
garizumako barurak
nula tian eginen.
 
Petit-Hunek galthaturen deo cognati
kapotiaren pairia,
eta zendako ezteon eman erranen
dendariari askaria.
 
Hartarik hasiren dira
thira ahala bilhaxoan.
Dendaria phartitzen has eta
hura guzien pian.
 
Heien aharrak iraun zien
aste bat oso osua.
Batek mahaiko ganita zien eta,
bestiak kherren haundia.
 
Petik-Hunek behar ukhen zian
hantik deskanpatu,
eta ahizparen etxian
izan zen logatu.
 
Ikhusiren tuzie arte hortan
juie eta barberak,
nola izan ziradian
haien traballiak.
 
Bai eta ere Petitun bere
Manuel arartekuareki,
nula aharratu izan zen
xerri baten gagneti.
 
Ikhusiren duzie Petik-Hunek
anaiaren etxetik,
mila ekharten zutian
espalankuak berririk.
 
Kheta bati soka hasi zen
nula edanik beitzen.
Ukhaldia emaitiarekin
bera erorten zen.
 
Gizun bat agitu zen
bide hartan phasatzen.
Erran zeron hala ariz
zer irabazten zien.
 
Petitunek gizun hura
jo nahi ukhen zien,
bena gizun harek
izilik utzi zien.
 
Bena haregati
malezian baitzen,
builta bat goaitaturik
unxa olatu zien.
 
Geroxago, arren,
egin zuten zunbati tratia,
eta Petik-Hunek erakaxi
berrogei eta hamar luis dotia.
 
Beste berrogei eta hamar luise
ekipamenthia.
Gizunak, aldiz, orga
pare bat eta arhia.
 
Jenthe hunak, inposible da
guzien aiphatzia,
bena ikhusiren duzie
xehetarzun guzia.
 
Behar banuzu erran
haiek han phasatiak oro,
jenthe hunak, banuke
arrax arte huntako.
 
Bada hanitx miserio
haien espusatzian.
Gero etxera zirenian,
salda pegarrian.
 
Okasione hortaz orai
eniz nahi prebalitu,
bena bai ene diskusa
mementian finitu.
 
                (erdian xapela eskian)
 
Nahi bada ez giren kapable
gu unxa errepresentazeko,
othoi, ukhezie huntarzuna
gure falten gordatzeko.
 
Nahi zuntukiet othoitu,
kunpaigna uhurablia,
egurukitez memento bat
egidazie uhuria.
 
Nula gazte beiniz orano
eta ez ikhasi minzatzen,
hartu libertatia, othoi,
pharka dezadazien.
 
Atenzione ukheitez
nitzaizie gomendatzen,
eta sonuegiliak harturik
lagunen xerkha juaiten.
 
                (Phaseia bat egin eta
                oro juan zamariz).