1/ Pello:
Promesa eginta zure moduan
ni ere nintzan juana,
geroztikan du nere biotzak
amoriyua zugana.
Lezo'n, erromeriyan,
Maiatzian iruan,
lenbizi biyok alkar
ezagutu genduan;
etzan ederragorik
nere inguruan,
geroztik zu bakarrik
nik zaitut goguan.
2/ lñaxi:
Oraziua gure Jaun eta
Jabiaren alabantzan
bukatu, eta gustora biyok
an egin genduan dantzan;
beste batekiñ juan
ziñan apaltzera,
ta ordu beranduan
lagundu etxera;
dezula zure galai
nik det aditzera;
eldu zeran biretik
bazuazke atzera!
3/ Pello:
Usteko zuan bere ondotik
ez nuala nik aldeko,
asarratu zan zurekin dantzan
ikusi nindualako.
Dichosa fue la hora
que yo te conocí,
como entonces, ahora
vales un potosí;
como eres tan preciosa,
Joxepa Iñaxi,
tu serás mi esposa
si me dices que sí.
4/ Iñaxi:
Pobriarekin esposatzeko
gaztia naiz oraindikan,
agure zar bat adiskire det
izandua Amerikan;
amoriyua izanik
sagardo-kupelai,
txanponak izatian
jartzen zera alai;
eran orditu arte,
astelenian jai;
ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin, ja, jai!
5/ Pello:
Ogei, ta bi urte, pobriarekin
esposatzeko gaztia,
agure zarran txanpon ondoren,
a ze nolako trastia!
Jator aitortzen dizut
ta sinista zazu,
ez det besterik maite,
bakar-bakarrik zu;
esposatzian maite
zuk baldin banazu,
erregiñaren gisa
biziko zera zu.
6/ Iñaxi:
Cuando mi madre sea tu suegra
esango diot egitan,
de vez en cuando, si vas de juerga
zuri egiteko erritan.
Nola maite bear dun
andria gizonak,
komeni diralako
usariyo onak,
nik belaunak agiriñ
atorra ta gonak,
bañan oierakuan
kirieleisonak.
7/ Pello:
Esan zaiozu biziko dala
zure ama maiteari
nai beziñ ongi, pake-pakean
uzten baldin badit neri.
Zeralako ederra
iñun bada ederrik,
ez dezu arpegiya
pintatu biarrik;
begi polit oietan
badezu makarrik,
garbitu iturriko
urakin bakarrik.
Bertso-papera, moldiztegi-izenik
gabea, Tolosako Antonino Lakuntza zana.