Rerum Novarum
Hauek dira langileak bete beharreko justiziazko obligazioak: hitzartutako guztia leial bete, kalterik ez eragin kapitalari ez eta ugazabei ere, bere eskubideak aldezteko indarkeriarik eta matxinadarik ez erabili eta promes zoragarriak eta gehiegizko gauzak eskaintzen dizkieten gizon maltzurrekin ez nahastu, azken batean, desengainuak eta ondasunak suntsitzea baino ez baitute lortzen.
Hona hemen, orain, kapitalisten eta nagusien zereginak: langileak ez tratatu esklaboak bailiran; gizaki ororen duintasuna errespetatu, izaera kristauak goratua. Arrazoiaren eta fedearen aurrean, soldatapeko lanak ez du gizona degradatzen, goratu baizik, bizitza zintzoa eramateko moduan jartzean. Baina ankerra izatea da gizonak gehiegikeriaz erabiltzea, gauza hutsak baino ez bailiran, etekina ateratzeko bakarrik erabiltzea, eta beren giharren indarra bakarrik estimatzea. Langileen interes espiritualei erantzun behar zaie. Horrela bada, ugazabei dagokie beharrezko denbora librea izatea euren erlijio-eginkizunak betetzeko, ez daitezela sedukzio usteltzaileen eta bekatua egiteko arriskuan egon (...). Eta ugazaben eginkizunik garrantzizkoena bakoitzari justiziaz merezi duena ematea da. Soldataren neurri zehatza erabakitzea arrazoi askoren menpe dago, baina, oro har, izan dezatela oso kontuan aberatsek eta ugazabek jainkotiar legeek nahiz gizakien legeek ez dietela baimenik ematen norberaren probetxurako beharrean daudenak eta zoritxarrekoak zapaltzeko, norberaren irabazia hurkoaren miserian aurkituz.
1891
Erreferentzia
aldatuLehen iturria: ZZEE (1998): Historia testu bidez , Arabako Foru Aldundia - EHU, Gasteiz. (Itzulpenaren arduradun den Mikel Aizpururen baimenaz).
Bigarren iturria: kondaira.eus
Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License. | |