Saiatzen dira...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Andre Madalen ..


«Saiatzen dira... »


1/
Erle txintxuak zelaian danik
lore obena biltzen du,
eta gero ezti goxua egiten
guziak alkar lagundu;
orregatikan oiek ez dute
alperrikan nai mantendu;
obe genduke kristandadian
lege au jarriko bagendu.

2/
Erletxo oiek eztiya eiteko
lore goxuak bezela,
basarritarrak biltzen zituzten
ote ta garo ta orbela,
gero. ukulluan gozatuta
sendotzeko lur argala;
kaletarrentzat zekor ederrak
azten zituzten orrela.

(*) lehen bi bertso hauek
"Gure kopetak izardituta"-ko
bigarren eta hirugarrenaren berdinak

3/
Saiatzen dira, kalian gu lo
soseguz gauden garaian,
ogi zuria izan dezagun
garia eraiteko laian,
eta zekorrak azteko biltzen
belar goxuak zelaian,
uda berrian birigarruak
bezin umore alaian.

4/
Kaletar askok jeiki baño len
Jaunari maldiziua,
zintzo saiatu nai duteneri
galazi deboziua;
sube gorriak diruditela
zitala intentziua;
barku zar baten enbarkatzeko
ai zer tripulaziua!

5/
Eltxuak beziñ ugari gera,
bertakuentzat lanik ez,
zitalkeria dala meriyo
espero izatia nekez;
okasiua jartzen dutenak
lenbailen balijuakez,
pake santuan emengo lanak
errex egingo giñukez.

6/
Zori gaiztoko iruripenak
dira oiek dituztenak:
kristaduak ill, etxiak erre
ta deskarrillatu trenak;
jakintsuak ustez maisu oieri
erakutsi dizkatenak,
dira Jaizkibel'ko artzaiak baño
gutxiago dakitenak.

7/
Lengo zarrekiñ aspertu eta
berriak mandamentuak
ikasten asi, arrazkeroztik
indarra du gorrotuak;
konseju berri oiez gañera
erari bataiatuak,
oientxengatik lautatik iru
gaude erdi erotuak.

8/
Okasiora birian jartzen
dituzte atzetik zirika,
mutill koskorrak mozkortu eta
aitari izketan ika;
pake santuan goiz ele izara
dijuanari arrika;
guardia .zibillak biarko dira
baten lekuan amaika.

9/
Arano'tikan Joxe Manuel
Donostia'ra etorri,
arrazkeroztik askoren gisa
gorrotu dio urari;
gezur galantak tabernan entzun
ta egiak dirala iruri,
len umilla zan ta orain zakur
amorratua diruri.

10/
Ajolarikan etzaiotenak
korajia bekokian,
gezur kontari aterik ate
txanponak bildu eskian;
lanian zintzo ai diraneri
utzi nai-ezik pakian;
ez dute asko pensatzen gero
zer gerta tu lezakian.

11/
Ta beste asko jauntxo badira··
erruki gabe pobriak,
lanikan egin gabe diranak
gauza askoren jabiak;
biJdu dituzten urre-zillarrak,
nikelak eta kobriak,
orain, bildurrak, dauzkate kajoi
burnizkuetan gordiak.

12/
Jan eta eran obenetikan
eztarriraño aseta,
zigarro puro aundia erreaz
letu Norteko Gazeta,
aste guzia alperkerian,
igandian goiz mezeta,
langillieri esan jornala
aski. dala sei pezeta.

13/
Afrika, Europa, Asia, Ozeania,
ez eta ere Amerikan,
Jaun Zerukuak sortu arrazkeroz
munduan bat bakarrikan
ez da izandu bizi-moduan
besteren bear ez danikan;
umerik ez du azten kukuak,
arrautza egin bakarrikan.

Bertso-papera. «Imp. Macazaga. - Renteria-;
Tolosako Antonino Lakuntza zana.

  • * *


Moldiztegi orrek berak ateratako beste paper
batean, sail ontako zazpi bertso arkitu ditugu:
3, 4, 5, 6, 7, 8, 9 ta ll'garrena. Ta, gañera,
beste auek:

1/
Ditugu ezagun: Luzuriaga
ta Orueta'ren moduan,
saiatzen dira Lasa, Yeregi,
jator Trintxerpe onduan;
Torrea y Bergara, Pako Andonegi
jauna dutela inguruan;
sei gizon jator txorakeri
gutxi dutenak buruan.

2/
Don Patrizio Etxeberria
ta don Ramon de la Sota,
borondatia duten bezela,
Euskal-Erria jasota;
jarrai zaiegun, dudarik gabe
biziko gera eroso-ta,
txit borondate egiazkuan
jator lanari erasota.

8/
Ortaiko batek zerbait eskatu
dit bere oitura moduan;
erantzun diot: .Nigana etorri
zera ordu beranduan;
jango dituzu, juaten bazera
Ernio'ra Abenduan,
ginga goxuak kuku ta xoxo
kantari alaien onduan .•

9/
Aterik ate gezur kontari
dirua hiltzen dutela,
gezurrezkua errezioaren
billa juateko txartela;
ogiazkua erri ta erri
eman nai ez diotela.
gauzak nik dakit garbi esaten
ez naizelako totela.

10/
Lenago morroi txarrak ziranak
daduzkagunak nagusi.
ez dituztenak kredua eta
ato pedekua ikasi;
Euskalerrian euskalduneri
lana egitia galazi.
eta nagiak zintzuen ordez
patronueri arrazi.

13/
Joxe Manuel. ator nigana.
konseju txiki au aizak:
mozkortu eta Larramendiko
tabernan igande-goizak;
arrokerian esan dek: Ez nau
azpian artuko eleizak!.
Beste batzuek i erotua
zer kulpa ditek apaizak?

14/
Ziaro aztu gabe antziñako
gure usario txukunak.
euskal baratza eder onetan
txit komeni zaizkigunak.
alkarrengana gorrotu gabe
obe degu izan lagunak.
pake santuan igaro'itzagun
jaio ta ill arteko egunak.

  • * *


Bi paperetan dauden bertsoak. aldaketa auek
clauzkate bigarrengo ontan: 3/5: eta zekorrak az-
teko belar; 3/6: goxuak biltzen zelaian; 3/7:
birigarruak uda herrian; 5/5: Polo y Conceiro.
Truji1Io y Pérez; 5/6: Totorica y Manriquez; 5/7:
etO'rri ziran biretik oiek; 5/8: guziak balijuakez;
7/7: oietxengatik uste det asko; 7/8: gaudela
erdi erotuak; 9/2: Donostia'ra igari; 9/4: etorri
zlln da askoren gisa; 9/5: gezur galantak entzun
taheman; 9/6: egiak dirala iruri; 11 /1: Ta beste
asko ditugu ezagun.