Sasiak ia estali ditu...

Sasiak ia estali ditu...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Andre Madalen ...


«Sasiak ia estali ditu... »


1/
Baratza on bat zan Euskalerriya
landare onez jantziya,
denpor' aietan zer gozua zan
lore eder aien usaya!
Ba-ñan, aitonak aindu bezela,
ez degu zaitu esiya,
zori gaiztuan gaur arkitzen da
pristiya txarrez josiya.

2/
Zakur on danak il zizkiguten
eta eskopetak kendu,
orregatikan axeri askok
baratza ontan jaten du;
bertako lore ederrenekiñ
egiten dira apaindu,
ez aitonaren konseju ona
goguan euki bagendu.

(*) Aurreneko bi bertsoak
"Baratza on bat zan Euskalerriya"-koen berdinak

3/
Sasiak ia estali ditu
arbola onenak guziak,
badakit no la zabaldu diran
plaga txar oien aziak;
zori gaiztuan indartu dira
aspaldi beren sustraiak,
oien loriak emango ditu
fruta berde ta gaziak.

4/
Fruta oietatik sortzen ai dira
izugarrizko pristiyak,
batetik griña txarrez betiak,
alperrak eta nagiyak;
sekulan ere ez dira izango
burutik ondo jantziyak,
bañan mundua mundu dan arte
ez dira paltako itayak.

5/
Txikitandikan bear bezela
landara ez bada jorratzen,
igarri gabe lagun txarasko
inguruan zaizka azaltzen;
jabia lotan dauan bitartez
asten badira loretzen,
naiz-da aitzurra zorrotza iduki
kostako zaio garbitzen.

6/
Mutil koskorrak mozkortu eta
gizon zarrak insultatzen,
beren aiteri izketan ¡ka .
zigarro purua erretzen;
zori. gaiztuan onela ai dira
bizio txarrak indartzen,
óingo artzaiak ez dutelako
urritz-zigorrik dantzatzen.

7/
Nik ondo dakit zer gertatzen dan
griña txarretara oituta,
pordilkeriyan ajolik gabe
neoni ibilli naiz-eta;
erruki gabe ikusirikan
eskian ama ta aita,
au gertatzen da Jesusen amar
mandamentuak aztuta.

8/
Zigorrik gabe artzaiak ez du
ardirikan ondo zaitzen,
ego-aiziak arkakusuak
bezela zaizka arrotzen;
bildotxetatik pagotx gozora
baldin baditu oitutzen,
nik dakit gero zer kostatzen dan
ota-Iarrera bialtzen.

9/
Baratza ontan gaur aintzen dute
animali ta pristiak,
sator ta arratoi, sapo ta sube
eta erbi-iñudiak,
bela ta miru ta sapelaitzak,
gabirau moko-Iuziak,
azkonar da otso eta axeri,
gure odol txupa-zaliak.

10/
Beliak garitan gustora dabiltz
sapelaitzekiñ bat einta,
basarritarren kosetxa danak
beren kabiyan gordeta;
ta gu gosiak Amerika tik
ekartzia galazita,
gero garisti saltziagatik,
orla oituak daude-ta.

11/
Sator gaiztuak beti aztarka
azkazkalak zorroztuta,
naiz itxuak izan gauza on zaliak,
mutur zorrotza dute-ta,
kalte egiten landare onen
sustar gozua moztuta;
baratzan berak nagusi dira
bildurrikan ez dute-ta.

12/
Erbiñudiak txokorik txoko
korbatatxuak jantzita,
usukumiak engaña tutzen
litxarreruak dira-ta;
txantxangorriari kuku alperrak
bezela arrautzak jarrita,
Billaboha'ko Fraisoro dago
aur inozentez beteta.

13/
Sube zitalak eta sapuak
baratza dana ondatzen,
bertako landare obeneri
loriak enbenenatzen;
lanikan egin nai ez dutenak
besteri gogua kentzen,
ortelanuak ez dutelako
atxur zorrotza dantzatzen.

14/
lru urte. laister igaro dira,
ez nago óindik aztuta,
gizajo asko ibilli ziran
pultsuak alteratuta:
basarritarren esne-marmitak
zilipurdika botata,
andre gaixo bat balaz il zuten,
zeruan dedilla gerta.

15/
Buruak gaizki jantzitako asko,
naiz-da illia ondo orraztu,
Donostia'ko ziudadian
egiten ditut ezagutu;
eskolarikan ikasi ez dute,
lanian nai ez nekatu,
ama k negarrez tarjetak topa
ta erriak mantentzen ditu.

16/
Txantxangorriyak baserrietan
lanian dira saiatzen,
goiz jeki eta alperrentzako
baratzan jakiya biltzen,
kaleko dama elegantien
kamixa piñak garbitzen,
eta gañera kuku aberats
alperren aurrak azitzen.

17/
Azkonar da otso eta axeriyak
dabiltz au engañatutzen,
eta gabirau mokoluziak
txituak aruntz bialtzen;
noizik eta bein elbarri batzuk
onera zaizku azaltzen,
ollo gajuak negarrez daude
penaz gangorrak oritzen.

18/
Obe genduke pristi tzar abek
baratzatikan atera,
dijuaztela nai baldin baute
Abdelkriñ'en parajera;
eta esiyak ondo konpondu,
sartu ez dei ten ostera;
gure lengo zakur da eskopeten
jabe óindik eingo gera.


Bertso-papera, «Imp. J. Díaz. - Irún~, Inozenzio
Urkia, Portuene, Alzibar, Oiartzun.

Antonio Zavala-ren liburuko oharra:
Paper ontako lenengo ta bigarren bertsoa,
ta aurreko paperarenak, berdiñak
dira. Orr~gatik ez ditugu emen jartzen,
ta irugarrenetik asten da jarri-aldi au.
Sail ontako emezortzigarren bertsoan,
Abd-el-Krim aitatzen da. 1925 urte-inguruan
aditu zan geienbat moro buruzagi
orren izena. Ordukoak, beraz, bertso
auek.