Serbiaren erantzuna Austria-Hungariari

Serbiako errege-gobernua konprometitzen da:

1) Prentsa-legean xedapen bat sartzera, zeinen bidez ahalik eta gogorren zigortuko diren Austria-Hungariako Monarkia gorrotatzera eta gaitzestera probokatzen dutenak.

2) Gobernuak ez du inolako frogarik (...) ziurtatzeko Narodna Odbranai elkarteak eta antzeko gainerantzeko elkarteek ekintza kriminalik burutu dutela (...). Hala eta guztiz ere, errege-gobernuak onartuko du inperio eta errege gobernuaren eskaera eta Narodna Odbranai elkartea desegingo du (...);

3) Serbiako instrukzio publikoaren luzamendurik gabe Austria-Hungariaren aurkako propaganda sustatzeko balio duen edo balio lezakeen guztia deuseztatzera;

4) Errege-gobernuak onartzen du (...) Monarkiaren lurralde-segurtasunaren aurkako ekintzen errudun direnak soldadutzatik kentzera (...);

5) Errege-gobernuak aitortu behar du ez dela konturatzen argi eta garbi inperio eta errege gobernuaren eskaeraren zentzuaz eta garrantziaz, bere helburua izanik Serbiak konpromisoa hartzea bere lurraldean inperio eta errege gobernuko organoen lankidetza onartzea. Baina adierazten du nazioarteko zuzenbide printzipioei eta prozedura kriminaleko printzipioei erantzuten dien lankidetza guztia onartuko duela (...);

6) Errege-gobernuak, bidezkoa den bezala, bere eginkizuna dela pentsatzen du ikerketa irekitzea konplotean dauden edota inoiz egon direnen aurka (...). Aipatutako inkestan Austria-Hungariako agintarien ordezkariek parte hartzeari dagokionez, eginkizun horretarako inperio eta errege gobernuak delegatuko lituzkeenak, errege-gobernuak ezin du onartu hori Konstituzioaren eta prozedura kriminalari buruzko legearen aurkakoa izango litzatekeelako (...);

7) Errege-gobernuak ekin dio, oharra igorri den arratsalde berean, (...) atxilotzeari;

8) Serbiako gobernuak hartutako neurriak indartu eta hedatuko ditu mugan zeharreko armen legez aurkako trafikoa eragozteko;

9) Errege-gobernuak atsegin handiz emango du bere funtzionarioek atentatuaren ondoren izan dituzten asmoen berri (...);

10) Errege-gobernuak inperio eta errege gobernuari aurreko puntuetan hartutako neurrien betearazpenaren berri emango dio (...).

1914


Lehen iturria: ZZEE (1998): Historia testu bidez, Arabako Foru Aldundia - EHU, Gasteiz. (Itzulpenaren arduradun den Mikel Aizpururen baimenaz).

Bigarren iturria: kondaira.eus


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.