XVI. mendeko espioitza gutunak/1. gutuna

XVI. mendeko espioitza gutunak  (1595) 
1. gutuna
Agiria: AGS E366 SF

Transkripzioa

Jauna: eremerciazen deraucut cegei coure merchediac / hainberce cuidado baitu nicac. Heben beri bazu / ditugu, hamenz niri particularci adiscide batec / egori deraut erege Franciacouac eman duiela batailla / duce de Umenaren eta espainolen / countre, erege cauri dela eta mous de / Anbila Franciaco Counestabliaren anaie baita / houra hil, haniz bi aldetaric, hamasei mila, / baratu ditucu canpouan. Barbera Bordelera baita / gindenian coure merchedia abisaturen dut, halaber / suplicazen nizaucu auctore pareba nahi derautacun / chercatu neure duhuruian./ Charles de Lusse./

Mous de Guisa eta Agaramoundeco jauna / hil dira haniz berce principalci, erege / irabaci bataila. Baionara dira / Bordeleco counseillerac, urcagei dute hango / <borc> tradicionian counsentac, haniz dela / berceric ere dioite. Letra haur esciribatuc / geroc encun dut duc de Umena ere hil dela.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: erremerziatzen deraüzüt zegei zure merxediak hainberze kuidado baitü nizaz. Heben berri batzü ditügü, amens niri partikülarki adiskide batek egorri deraüt errege Franziakuak eman düiela batailla düke de Umenaren eta espainolen kuntre, errege zauri dela, eta musde Anbila, Franziako kunestabliaren anaie baita hura, hil. Hanitz bi aldetarik, hamasei mila, baratü ditüzü kanpuan. Barbera Bordelera baita, jin denian zure merxedia abisatüren düt. Halaber suplikatzen nitzaüzü auktore pare ba[t] nahi deraütazün xerkatü neure dühürüian.

Charles de Lusse.

Musde Gisa eta Agaramundeko jauna hil dira, hanitz berze prinzipal[e]ki; errege[k] irabazi bataila. Baionara dira Bordeleko kunseillerak; ürkagei düt[i]e hango (borz?) tradizionian kunsentak. Hanitz dela berzerik ere dioite. Letra haur eskiribatüz geroz enzün düt dük de Umena ere hil dela.