XVI. mendeko espioitza gutunak/19. gutuna

XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
19. gutuna
Agiria: AGS E181 SF

Transkripzioa

Jauna: oray puntuan erezebitu dut presenta/requin aurquituco duen carta hory, zoinna / baita ene cousin capitene Meriteinnec bidaldua. / Dio ezen eregeren magestateac eman diola / compania bat eta zenbait picqua bidalzeaz / merchede dagiodala. Biarnocoa da eta nere / abisua desodan zure senoriary, obligazio dudan / bezala, senale gaztoa zaut orain Biarnon compan/iaren adrezazia. Eregeren magestatea Tourzen / omen da. Inglateraco armada marchuaren / ondareco bella eginen omen du, noracos eztaquie / baina orotarat ere enbachadac erege baitan / omen dire eta esparanza handitan dago mondu / goustia pacquea tratazen dela, baina emen / gainean diodan bezala, sino gaiztoa zaut Biarn/on companien egitea. Presentean berzeric / ofrezizen ez ta eta alacos fin emanen diot / geldizen naizela, beti bezala, serbizary humblea. / Compania adrezazen direnen / geienna Mousieur de Pangas / da.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: orai puntuan errezebitu dut presentarekin aurkituko duen karta hori, zoina baita ene kusin kapitene Meriteinek bidaldua. Dio ezen eeregeren maiestateak eman diola konpañia bat, eta zenbait pika bidaltzeaz merxede dagiodala. Biarnokoa da eta nere abisua desodan zure señoriari, obligazio dudan bezala, señale gaztoa zaut orain Biarnon conpañiaren adrezatzia. Erregeren maiestatea Toursen omen da. Inglaterrako armada[k] martxuaren ondarreco bela eginen omen du, norakoz eztakie, baina orotarat ere enbaxadak errege baitan omen dire eta esparanza handitan dago mondu guztia pakea tratatzen dela, baina emen gainean diodan bezala, sino gaiztoa zaut Biarnon konpañien egitea. Presentean berzerik ofrezitzen ezta, eta alakoz fin emanen diot gelditzen naizela, beti bezala, serbitzari hunblea. Konpañia adrezatzen direnen geiena Mousieur de Pangas da.