XVI. mendeko espioitza gutunak/9. gutuna

XVI. mendeko espioitza gutunak  (1597-1598) 
9. gutuna
Agiria: AGS E180 SF

Transkripzioa

Jauna: nola deus mobimentouric ezpaita jaun ocge/quin artean, zure senoriac gastigatou didan negozioaz / eztout contouric edouquy beraren senoriary gastigazera./ Gobernadoreac dou jendarma bat, eregec emanic, eta egoun / digoa bere echera aren adrezazera eta moustrequin et/gitera. Orainocoas den bezenbatean eztout deusic senty / eta esparanza dout Bayonaco pocala asquenac ounat / pasatouco estouela nic jaquin gabe, eta ganeraco / egin bear denas ezparanza dout asegouratoua dagoela / estela faltaric izango. Pestelencia orren causas andiro / manatou dou nere semea pausouetan gouardia ifanteas / eta eman lizenzia aurquizen douen goustien conffiscazera. / Jauna, gizon bat dadouca nere semeac emen parte orretacoa / eta ezin descoubri desaquet ocasioa: bety berequin derabil / edo edouquy criado bat arequin. Presentean au da nic / gastiga al dezaquedana zure senoriary, eta asegouranza / ounequin fin emanen diot, geldizen naizela, bety bezala / serbizary humblea.

Grafia gaurkotuaz

Jauna: nola deus mobimenturik ezpaita jaun okekin artean, zure señoriak gastigatu didan negozioaz eztut konturik eduki beraren señoriari gastigatzera. Gobernadoreak du jendarma bat, erregek emanik, eta egun diyoa bere etxera aren adrezatzera eta mustrekin egitera. Orainokoaz den bezenbatean eztut deusik senti eta esparanza dut Baionako pokala azkenak unat pasatuko eztuela nik jakin gabe, eta gañerako egin bear denaz ezparanza dut aseguratua dagoela estela faltarik izango. Pestelenzia orren kausaz andiro manatu du nere semea pausuetan guardia ifanteaz, eta eman lizenzia aurkitzen duen guztien konfiskatzera. Jauna, gizon bat daduka nere semeak emen parte orretakoa, eta ezin deskubri dezaket okasioa: beti berekin derabil, edo eduki kriado bat arekin. Presentean au da nik gastiga al dezakedana zure señoriari, eta aseguranza unekin fin emanen diot, gelditzen naizela, beti bezala, serbitzari hunblea.