1/
-Zure jaioterria
polita Zegama,
dan bezela dezuna
poUtaren fama,
birtute onekua
zeralako dama,
nere biotzak maite
zaitu, Jeronima.
2/
-Dituzula neretzat
orrelako famak,
eztiya mingañian
dira zure bromak;
naizen bezin politak
asko dira damak,
munduan ekarriyak
aitak eta amak.
3/
-Andoaiñ'en festa Maiatz-
illaren iruan,
genduan ilusio
jatorra buruan;
etzan arritzekua
ain sasoi eruan;
zu bezin politik ez
nere inguruan.
4/
-Jaki onak ta erari
goxua naikua,
genduala inguruan
kantari kukua;
ura Z2.n alaitasun
uda berrikua,
zan bezela eguna
zorionekua.
5/
-Ermitaren aurrian
nik ezagutua,
nor da nungua ziñan
zuri galdetua;
begi polit oieri
erreparatua,
nere bizi guziko
enamoratua.
6/
-Urtiak emeretzi
ditut oraindikan;
ni ainbat ez badezu
maite besterikan,
ezkondu, aitak ematen
badit baimenikan;
baña jakin naiko du
dezun doterikan.
7/
-Aita, nik det ondoren
duana dotia,
loria:k intza bezela
nauana maitia,
eltze aundia urre-
zillarrez betia,
nai du ezkontzeko neri
baimena ematia.
8/
-Al dunak, len bezela,
oraiñ egiten du:
jan ta edan ongi ta
doto re apaindu;
sudur motza izan arren
orrenbeste diru,
baimena emango dizut
lenbailen ezkondu.
Bertso-papera, «Imp. Macazaga - Renteria.,
Ázpeitia'ko Oanda baserriko
Jose Agirre bertsolariari jasoa.