Alderdi Komunistaren Manifestua/Sarrera
←Hitzaurrea 1893ko argitalpen italiarrari: Irakurle italiarrei | Alderdi Komunistaren Manifestua Sarrera |
I. Burgesak eta Proletarioak→ |
Sarrera
Mamu bat dabil Europan zehar: komunismoaren mamua. Europa zaharreko botere guztiak gurutzada santuan elkartu dira mamu horren aurka, Aita Santua eta Tsarra, Metternich eta Guizot, erradikal frantsesak eta polizonte alemaniarrak.
Zein oposizioko alderdi ez da komunistatzat izendatuz gaitzetsia izan agintaritzan dauden bere etsaien eskutik? Zein oposizioko alderdik ez die, era berean, bai oposizioko ordezkari aurreratuenei, edota bai etsai erreakzionarioenei ere, komunistaren epiteto iraingarria ipini?
Gertakari honetatik irakaspen bikoitza dator:
Europako potentzia guztiek komunismoa indar bat bezala onartzen dutela.
Komunistek mundu guztiari euren ideiak, helburuak eta tendentziak azaltzeko ordua dela; komunismoaren mamuaren leiendari alderdiaren beraren manifestuarekin aurre egin diezaiotela.
Helburu honekin nazionalitate ezberdinetako komunistak bildu dira Londresen, eta honako Manifestu hau erredaktatu dute, ingelesez, frantsesez, alemanieraz, italieraz, flandrieraz eta danieraz argitaratuko dena.