Ebanyelio saindua San Luken arabera/IV CAPITULUA

pages 19-23

IV CAPITULUA.
Jesus-Christo debruaz tentatua, eta arbuyatua Nazarethen, sendatcen ditu Capernaumen hainitz eri eta debruztatu.
BADA Jesus Izpiritu Sainduaz bethea itçuli cen Jordaneco alderat, eta eramana içan cen deserturat izpirituaren berthutez.
2 Eta tentatua içan cen Debruaz berrogoi egunez, eta etçuen deusic yan, egun hec cirauteno, bainan iragan cirenean, gosetu cen azquenean.
3 Eta Debruac erran cion: baldin Jaincoaren Semea baçare, erroçu harri huni ogui bilhaka dadin.
4 Eta Jesusec ihardetsi cion, cioelaric: escribatua da, eztela choilqui oguiz bicico guiçona; bainan bai Jaincoaren hitz oroz.
5 Orduan Debruac eraman çuen mendi gora baten gainerat, eta erakhusi ciotçan lipar batez munduco erresuma guciac.
6 Eta Debruac erran cion: emanen derautçut puchantcia hau gucia eta heyen loria; ecen emana içan çait niri, eta emaiten dut nahi duenari.
7 Baldin nahi baçare beraz ahuzpecatu ene aitcinean, guciac çureac içanen dira.
8 Bainan Jesusecihardestean erran cion: habil ene guibelerat, Satan; escribatua duc: hire Jainco Jauna adoratuco duc, eta hura choila cerbitçatuco.
9 Debruac eraman çuen orobat Jerusalemerat, eta eçarri çuen Templuco lekhu gorenean, eta erran cion: baldin Jaincoaren Semea baçare, aurthic çaite beheiti:
10 Ecen escribatua da manatuco duela bere Aingueruei çure beguiratceaz,
11 Eta ekharrico çaituztela beren escuetan, beldurrez yo deçaçun çure zangoa cembait harriren contra.
12 Bainan Jesusec ihardestean, erran cion: errana içan da, eztuc tentatuco hire Jainco Jauna.
13 Eta akhabatu cenean tentacione gucia, Debrua yoan cen haren ganic behingotçat.
14 Eta Jesus itçuli cen Galilearat Izpirituaren berthutez, eta haren aiphua hedatu cen inguruetaco herri gucietan.
15 Ecen irakhasten çuen heyen Synagoguetan, eta guciez ohoratua cen.
16 Eta ethorri cen Nazaretherat, non alchatu içan baitcen eta sarthu cen Synagogan errepausuco egunean, ohitua cen arabera; guero alchatu cen irakurtceco.
17 Eta eman cioten Esaia profetaren liburua, eta çabaldu çuenean liburua, aurkhitu çuen escribatua den lekhua:
18 Jaunaren Izpiritua ene gainean da, ceren gantçutu bainau; igorri nau Ebanyelioaren adiarastera pobrei, bihotça coscatua dutenen sendatceco;
19 Adiarazteco esclaboei librança, eta ixuei beguietaco bista; çaphatuac direnac lachoan eçarteco; eta Jaunaren urthe agradagarriaren adiarasteco.
20 Guero hertsiric liburua, eta bihurturic cerbitçariari, yarri cen eta Synagogan ciren gucien beguiac haren gainean baratuac çauden.
21 Orduan hasi cioten erraiten, egun escritura hau complitua da, çuec aditcen duçuelaric.
22 Eta guciec lekhucotasuna bihurtcen cioten, eta harritcen ciren haren ahotic yalguitcen ciren dohainezco hitcez; eta erraiten çuten: hau ezta Josephen Semea?
23 Eta erran cioten: segurqui erranen dautçue erran comun hau, medicua senda hadi heroni; eta eguin çac hemen hire herrian Capernaumen eguin ditucala ençun ditugun gauça guciac.
24 Bainan erran cioten: eguiaz erraiten dautçuet profeta nihor eztela ongui ethorria bere herrian.
25 Eta eguiaz erraiten dautçuet bacela hainitz emazte alhargun Israelen Eliasen demboran, cerua hertsi cenean hirur urthe eta sei hilabethez: halaco guisaz non gosete handi bat içan baitcen lur hartan gucian.
26 Eta halaric-ere Elias etcen igorria içan hetaric batetarat bainan choilqui emazte alhargun baten ganat Sidon Sareptaco hirirat.
27 Bacen ere hainitz lepradun Israelen Elisea profetaren demboran, halaric-ere hetaric batere etcen içan sendatua: bainan Naaman bakharric, Siriacoa cena.
28 Eta guciac hasarratuac içan ciren Synagogan, gauça hauc ençutean.
29 Eta chutituric, casatu çuten hiriz camporat, eta eraman çuten ceinaren gainean heyen hiria eguina cen mendi ondoraino, haren aurthiquitceco gainetic beheiti.
30 Bainan iragan cen heyen erditic, eta yoan cen.
31 Eta yautsi cen Capernaumerat, Galileaco hirirat; eta han irakhasten cituen errepausuco egunetan.
32 Eta estonatcen ciren haren irakasteaz; ecen haren hitça nausitasunequin cen.
33 Bada synagogan bacen guiçon bat izpiritu lohi batez debruztatua, ceinac oihu eguin baitçuen gora,
34 Cioelaric: ha! cer da gure eta çure artean, Jesus Nazarenecoa? ethorri çare gure eceztatcera? badaquit nor çaren, Jaincoaren Saindua çarela.
35 Eta Jesusec mehatchatu çuen garrazqui erraiten cioelaric: ichil hadi, eta yalgui guiçon hortaric; etadebruac aurthiquiric hura yenden erdirat, yalgui cen guiçon hartaric, batere minic eguin gabe.
36 Eta harritu ciren guciac, eta mintço ciren beren artean, eta erraiten çuten: cer solas da hau, manatcen duela nausitasunequin eta botherezqui izpiritu gaistaguinei, eta yalquitcen dira?
37 Eta haren omena hedatu cen inguru hartaco lekhu gucietan.
38 Eta Jesus alchatu cenean synagogatic, sarthu cen Simonen etchean, eta Simonen amaginarreba sukhar handi batequin çagon, eta othoiztu çuten harençat.
39 Eta hurbilduric haren gainerat, larderiatu çuen sukharra; eta sukharrac utci çuen; eta berehala chutitu cen, eta cerbitçatu cituen.
40 Eta nola iguzquia etçaten baitcen, asco eritasunez eriac cituzten guciac ekarri çaizcoten; eta eçarriz escuac bakhotcharen gainean, sendatcen cituen.
41 Demonioac ere yalguitcen ciren hainitcetaric, oihuca eta ciotela: Christo, Jaincoaren Semea çare; bainan mehatchatcen cituen borthizqui, eta etcioten uzten erraitea baçaquitela Christo.
42 Eta arguitu cen becen laster, abiatu cen eta yoan lekhu desertu batera, eta yendec bilhatcen çuten, eta haren ganat ethorric, atchiquitcen çuten, amoreagatic etçadin yoan heratic.
43 Bainan erran cioten: adiaraci behar dut bertce hiriei ere Jaincoaren erresumaco ebanyelioa; ecen hortacotz igorria naiz.
44 Eta predicatcen çuen Galileaco synagoguetan.