V CAPITULUA.
Jesus-Christoc deitcen du Pierres, sendatcen du lepradun bat eta paralitico bat eta yustificatcen bere eta bercen eguiteco moldea Pharisauen contra.
BADA guerthatu cen, nola yendetce gucia haren gainerat aurthiquitcen baitcen Jaincoaren hitça aditceco, baçagola Genezarethen ur handiaren bezterrean.
2 Eta ikhusiric bi barkha uraren bazterrean cirenac eta arrainçaleac yautsiac handic eta saren garbitcen hari; igan cen barkha hetaric baterat, ceina baitcen Simonena.
3 Eta othoiztu çuen hau lurretic urrunchko eramaiteaz; guero yarri ondoan, irakhasten cituen yendeac barkha gainetic.
4 Eta akhabatu çuenean mintçatcen, erran cion Simoni: eramaçu erdirat, eta heda çure sareac arrainçatceco.
5 Eta Simonec ihardestean, erran cion: Nagusia, hari içan gare lanean gau gucian, eta eztugu deusic atceman; hargatic çure hitcean hedatuco ditut sareac.
6 Hori eguinic, haimbertce bildu çuten arrain non heyen sareac hauxten baitciren.
7 Eta kheinu eguin cioten bertce barkhan ciren beren lagunei, laguntcerat ethortceco; eta ethorriric, bethe cituzten bi barkhac, halaco guisaz non barnatcen baitciren.
8 Eta ikhusi çuenean hau Simon Pierresec, ahuzpecatu cen Jesusen ionetan, cioelaric: Jauna, yoan çaite ni ganic; ecen guiçon bekhatoros bat naiz.
9 Ecen beldurrac hartu çuen hure eta harequin ciren guciac, eguitetic heldu ciren arraintçaren gatic; hala nola Jacques eta Joannes Zebedeoren semea, Simonen lagunac cirenac.
10 Orduan Jesusec erran cion Simoni: ez içan beldurric, hemendic harat içanen çare guiçon bicien arraintçaile.
11 Eta ekharri cituztenean barkhac lurrerat, utci cituzten guciac, eta yarraiqui çaizcon.
12 Bada guerthatu cen lur hartaco hiri batean celaric, huna, guiçon bat lepraz bethea Jesus ikhustean, aurthiqui çuela bere burua lurrerat aitcinaz, eta othoiztu çuen, cioela: Jauna nahi baduçu, garbi eguin neçaqueçu.
13 Eta Jesusec hedatu çuen escua, eta hunquitu çuen, cioelaric: nahi dut, içan çaite garbi. Eta ordu berean leprac utci çuen.
14 Eta manatu cion nihori ez erraiteaz: bainan erran cion: çoaci, eta aguer çaite apheçari, eta eskain çaçu çure garbitasunarentçat Moisec manatu duena, lekhucotasuntçat heyeri cerbitçatceco.
15 Eta haren aiphua hedatcen cen guerotic guerora, halaco guisaz non yende oste handiac bilcen baitciren haren ençuteco, eta hartaz sendatuac içaiteco beren eritasunetaric.
16 Eta desertuetan sarthua çagon, eta othoitz eguiten çuen.
17 Bada guerthatu cen irakhasten çuen egun batez, Pharisauac eta leguearen irakhastaileac, ceinac ethorri baitciren Galileaco eta Judeaco herri gucietaric, eta Jerusalemetic han cirela yarriac, eta Jaunaren botherea han cen eritasunen sendatceco.
18 Eta huna guiçon batçuec ekhartcen çuten ohe batean guiçon paralitico bat eta bilhatcen çuten etcherat ekhartceco bidea, eta haren aitcinean eçartceco.
19 Bainan ez aurquitcenez nondic sarraraz ahal ceçaqueten, yende ostearen gatic, igan ciren etche gainerat, eta yautsi ciren teilatuetaric, ohe ttipiarequin, erdirat, Jesusen aitcinerat.
20 Ceinac ikhusiz heyen fedea, erran cion paraliticoari: quiçona, çure bekhatuac barkhatuac çaitçu.
21 Orduan Scribauac eta Pharisauac hasi ciren beren artean arraçoinatcen, ciotelaric: nor da blasfemioac erraiten dituen hau? norc barkha ditçazque bekhatuac Jaincoac berac baicen?
22 Jesusec eçagutuz heyen gogoetac, hartu çuen hitça, eta erran cioten: certaco arraçoinatcen duçue horrela çuen baithan?
23 Cein da errechago, edo erraitea: çure bekhatuac barkhatuac çaizquitçu; edo erraitea: chuti çaite, eta ibil çaite?
24 Bada yaquin deçaçuen guiçonaren Semeac baduela lurrean bekhatuen barkhatceco botherea, erran cion paraliticoari: erraiten dautçut, chuti çaite, har çaçu çure ohe ttipia bizcarrean, eta çoaci çure etcherat.
25 Eta berehala paraliticoa chutituric heyen aitcinean, hartu çuen bizcarrean etçana cen ohea, eta yoan cen bere etcherat, Jaincoa lorificatcen çuela.
26 Eta harritu ciren guciac, eta lorificatcen çuten Jaincoa, eta beldurrez betheac erraiten çuten: eguiazqui ikhusi dugu seculan iguriquico ez guinituen gauçac.
27 Guero athera cen, eta ikhusi çuen pagaraztaile bat, Levi icena çuena, yarria pagarazteco lekhuan, eta erran cion: segui neçaçu.
28 Eta hura utciz guciac, chutitu cen, eta seguitu çuen.
29 Eta Levic eguin cion gombidanza handi bat bere etchean, non baitcen pagaraztaile mulço handi bat, eta cembait bertce yende heyequin mahainean cirenac.
30 Eta lekhu hartaco Scribauac eta Pharisauac arranguratcen ciren, haren discipuluen contra, ciotelaric: certaco yaten duçu eta edaten pagaraztailequin eta bici gaistoco yendequin?
31 Bainan Jesusec hitça hartuz, erran cioten: osagarrian direnec eztute behar medicuric, bainan bai eri direnec.
32 Ez naiz ethorri yustuac urriquirat deitcera, bainan bai bekhatoreac.
33 Erran cioten ere: certaco Joannesen discipuluec barurcen dute maiz, eta eguiten othoitçac, orobat Pharisauec ere; bainan çureec yaten eta edaten dute?
34 Eta erran cioten: baruraraz detçaqueçu esposaren adisquideac, esposa heyequin deno?
35 Bainan ethorrico dire egunac esposa khendua içanen baitçayote, orduan barurtuco dute egun hetan.
36 Guero erran cioten comparacione hau: nihorc eztu eçartcen arropa berri baten pheça bat bestimenda çahar batean, bertcenaz berriac urratcen du çaharra; eta berriaren pheça ezta moldatcen çaharrarequin.
37 Guisa berean, nihorc eztu eçartcen arno berria untci çaharretan; bertcenaz arno berriac çapartaracico ditu untciac, eta ichurico da, eta untciac galduac içanen dire.
38 Bainan arno berria behar da içan eçarria untci berrietan; eta guisa hortan beguiratcen dire bat eta bertcea.
39 Eta ezta nihor çaharra edaten duenic, berehala berria nahi duenic; ecen erraiten du: çaharra hobea da.