VIII CAPITULUA.
Jesus-Christoc irakhastean bereac erailearen parabolatz, eztitcen da tempesta, sendatcen debruztatu bat, eta odol galce bat çuen emazte bat, eta pizten Jairusen alaba.
BADA guerthatu cen hortic landan, hiriz hiri çohala, eta herriz herri, predicatcen çuelaric eta adiarazten Jaunaren erresuma; eta hamabi discipuluac harequin ciren.
2 Eta cembait emazte ere libratu cituenac izpiritu gaistaguinetaric, eta eritasunetaric, nola Maria Magdalena deithua, ceina ganic athera baitciren çazpi debru.
3 Eta Joanna, Chuzasen emaztea, cein Chuzas baitcen Herodesen menayanta; eta Suzanna; eta bertce hainitz beren onthasunez laguntcen çutenac.
4 Eta nola yendetce handi bat bilcen baitcen, eta hainitz yoan baitciren hura ganat hiri gucietaric, erran cioten parabola hau:
5 Eraile bat athera cen bere haciaren eraiteco; eta eraitean, haciaren aralde bat erori cen bide gainean, eta zangoez çapatua içan cen, eta ceruco choriec yan çuten gucia.
6 Eta bertce aralde bat erori cen lekhu harrixu hatetara; eta goratu cenean, eihartu cen, etzuelacotz bustiroaric.
7 Eta bertce aralde bat: erori cen elhorrien arterat; eta elhorriac alchatu ciren harequin batean, eta itho çuten.
8 Eta bertce aralde bat erori cen lur on batera; eta goratu cenean, errendatu çuen fruitua ehun aldiz bertce haimberce. Gauça hauc erraitean oihu eguiten çuen: beharriac dituenac ençuteco, ençun beça.
9 Eta bere discipuluec interrogatu çuten, yaquiteco cer erran nahi çuen parabola hunec.
10 Eta ihardetsi çuen: eman çaitçue Jaincoaren erresumaco mysterioen eçagutcea, bainan etçayote bertcei aiphatua comparacionez baicen; amorcagatic ikhustean ezteçaten ikhus, eta ençutean ezteçaten compreni.
11 Huna beraz cer erran nahi duen parabola hunec: hacia Jaincoaren hitça da.
12 Eta hacia errecebitu dutenac bide gainean, hitça ençuten dutenac dire; bainan guero ethortcen da Debrua, ceinac edequitcen baitu heyen bihotcetic hitça, beldurrez sinhextean eztaiten salba.
13 Eta lekhu harrixu batean errecebitu dutenac hacia, hec dire hitça ençun ondoan, bozcariorequin errecebitcen dutenac; bainan erroric eztute; sinhexten dute behin; eta tentacioneco demboran urruntcen dira.
14 Eta elhorrien artera erori hec dena, dire hitça ençun ondoan, eta yoan ondoan, anxiez aberaxtasunez eta mundu huntaco guriqueriez ithoac direnac, eta eztute ekhartcen fruitu onic.
15 Bainan lur on batean erori dena, hec dire hitça ençun ondoan, atchiquitcen dutenac bihotz onest eta on batean, eta fruitua ekhartcen dutenac pairosqui.
16 Nihorc arguizaguia piztu ondoan, eztu hura estalcen untci batez, ez eta ohe azpi batean eçartcen, bainan eçartcen du zutargui baten gainean, sartcen direnec ikhus deçaten arguia.
17 Ecen ezta segreturic aguertcen eztenic; ez eta gauça estaliric eçagutzen eztenic, eta ethortcen eztenic arguirat.
18 Beha çaçue beraz nola ençuten duçuen; ecen duenari emana içanen çayo; bainan deus eztuenari, içan uste duena ere edequia içanen çayo.
19 Orduan bere ama eta bere anayac ethorri ciren haten ganat, bainan ecin hurbil çaitezquen yendengatic.
20 Eta erreportatu çuten, ciotelaric: çure ama eta çure anayac hor dire campoan, çure ikhusteco guticia dutenac.
21 Bainan ihardetsi çuen, eta erran cioten: ene ama eta ene anayac Jaincoaren hitça ençuten dutenac dire, eta hura practican emaiten dutenac.
22 Bada egun batez barkha batean igaitera guerthatu cen bere discipuluequin, eta erran cioten: iragan gaiten uraz bertce alderat; eta partitu ciren.
23 Eta nola bogatcen baiçuten, lokhartu cen, eta ichkuidu bat alchaturic uraren gainean, barkha urez bethetcen ari cen, eta lanyer handitan ciren.
24 Orduan ethorri ciren hura ganat, eta iratçarraraci çuten, ciotelaric: Nagusia! Nagusia! galcerat goaci. Bainan hura chutituric, mintçatu cen nausitasunequin haiceari eta baguei, eta eztitu ciren: eta ugueraldia itçuli cen.
25 Orduan erran cioten: non da çuen fedea? eta hec beldurrez eta mirestez sesituac, beren artean cioten: bainan nor da hau, manatcen du haicei eta urari, eta obeditcen diote?
26 Guero arribatu çuten Gadarenieneco lur inguruetarat ceina baita Galilearen partean.
27 Eta yautsi cenean lurrera, ethorri cen hari buruz hiri hartaco guiçon bat ceina aspaldian debruztatua baitcen, eta ezpaitcen erropez estalia, eta ezpaitçuen eguiten egoitça etchetan bainan bai hobietan.
28 Eta ikhusiric Jesus, oihu eguin çuen, eta ahuzpecatu cen haren aitcinean, cioelaric oihu patarracaz: cer da ene eta çure artean, Jesus Oroetaco Jaincoaren Semea? othoizten çaitut, ni tormenta eztecaçun.
29 Eta Jesusec manatcen cion izpiritu lohiari yalguitceaz guiçon hartaric camporat: ceren aspaldian hertsia atchiqui çuen, eta nahiz guiçon hura estecatua cen gathez eta burdinetan atchiquia, porroscatcen cituen bere lokharriac, eta eramana cen demonioaz desertuetan barna.
30 Eta Jesusec galdeguin cion: nola duçu icena? eta erran çuen: araldea; ecen hainitz demonio sarthu ciren hura baithan.
31 Bainan othoizten çuten Jesus etceçoten mana leicerat yoaitea.
32 Bada han bacen acinda belz mulço handi bat mendi gainean bazcatcen cirenac, eta othoizten çuten utz citçan acinda belz hetan sartcea; eta utci cituen.
33 Eta demoniac atheraric guiçon hartaric sarthu ciren acinda belcetan; eta acinda mulçoa aurthiqui cen gain behera urerat; eta itho cen.
34 Eta hura bazcatçailec ikhusi çutenean cer guerthatu cen, ihes eguin çuten eta yoan ciren horren eguiztatcera hirirat eta landetan gaindi.
35 Eta yendeac yalgui ciren cer guerthatu cen ikusteco, eta ethorri ciren Jesusganat, eta aurquitu çuten ceinaren ganic demonioac athera ciren guiçona, Jesusen ionetan yarria beztitua, eta çuhurtua, eta icitu ciren.
36 Eta hauc guciac ikhusi cituztenec erran cioten nola debruztatua içan cen libratua.
37 Orduan yende hec guciec ethorriac asco lekhu Gadarenienen auçotaric, othoiztu çuten urrun çadin hetaric, ecen ikharan çauden; berriz igan cen beraz barkharat, eta yoan cen handic.
38 Guiçonac, ceinaganic demonioac athera ciren, othoizten çuen harequin içan çadin, baina Jesusec igorri çuen, cioelaric:
39 Itçul çaite çure etcherat, eta adiaraçaçu cein gauça handiac eguin dauzquitçun Jaincoac. Yoan cen beraz adiaraciz hiri gucian Jesusec eguin çaizcon gauça guciac.
40 Eta Jesus bihurtu cenean, yendec errecebitu çuten bozcariorequin; ecen guciec iguriquitcen çuten.
41 Eta huna, guiçon bat Jairus icena çuena, ceina baitcen Synagogaco aitcindaria, ethorri cen, eta ahuzpecaturic Jesusen ionetan, ethoiztu çuen ethor çadin haten etcherat.
42 Ecen baçuen alaba bakhar bat, hamabi urthe inguru çuena, hilcera çohana, eta nola yoan baitcen, yendec hersten çuten.
43 Eta emazte bat odol galce bat çuena hamabi urthe hartan, eta bere onthasun gucia chahutu çuena medicuetan, batez ere sendatua içan gabe;
44 Hurbilduz hura ganat guibeletic, hunquitu çuen haren arroparen ezquina, eta ordu berean odol galcea guelditu cen.
45 Eta Jesusen erran çuen: norc hunquitu nau? eta nola oroc ukhatcen baitçuten hec cirela, Pierresec erran cion, eta harequin cirenec ere: Nagusia, yendec hersten eta çapatcen çaituzte, eta erraiten duçu: norc hunquitu nau?
46 Bainan Jesusec erran çuen: norbaitec hunquitu nau; ecen eçagutu dut berthute bat yalgui dela niganic.
47 Orduan emazteac ikhusiz hura etçayola gordea içan, ethorri cen gucia ikharan, eta ahuzpecaturic haren oinetan, aithortu cion yendaya guciaren aitcinean cergatic hunquitu çuen, eta cer guisaz içan cen sendatua berehara.
48 Eta erran cion: ene alaba, çaude descansu, çure fedeac sendatu çaitu; çoaci bakhean.
49 Eta mintço celaric oraino, norbait ethorri cen Synagogaco aitcindaria ganic, ceinac erran baitcion: çure alaba hil da, ez akhit, Nagusia.
50 Bainan Jesusec hori adituric, ihardetsi cion nescatcharen aitari, cioelaric: ez içan beldur; sinhex çaçu choilqui, eta sendatua içanen da.
51 Eta ethorri cenean etcherat, etçuen utci nihor sartcera Pierres, Jacques eta Joannes baicen, nescatcharen aita eta amarequin.
52 Bada nigar eguiten cioten guciec, eta minez bulharrac yoiten cituzten; bainan erran cioten: ez eguin nigarric, ezta hila, bainan lo dago.
53 Eta hartaz trufatcen ciren, baitçaquiten segurqui hila cela.
54 Harc botaturic guciac camporat, eta harturic nescatcharen escua, oihu eguin çuen, cioelaric: nescatcha, chuti çaite.
55 Eta haren arima itçuli cen, eta nescatcha chutitu berehala, eta manatu çuen eman ceçotela huni yatera.
56 Eta nescatcharen aita eta ama harritu ciren, bainan manatu cioten ez nihori erraitez cer eguin içan cen.