Ebanyelio saindua San Luken arabera/VII CAPITULUA

pages 34-39

VII CAPITULUA.
Jesus-Christoc sendatcen du capitain baten sekia hiletaric, pizten alhargun baten semea, emaiten du lekhucotasuna bere buruaz eta Yondoni Baptistaz Pharisauen erreprotchuen contra, eta barkhatcen dio emazte bekhatorosari.
ETA akhabatu çuenean solas hura gucia aditcen çuen populuaren aitcinean, Capernaumen sarthu cen.
2 Bada capitain baten sehia, ceinac hau hainitz maite baitçuen, eri cen; eta hilcerat yoan cen.
3 Eta capitainac ençun çuenean mintçatcen Jesusez, igorri cituen haren ganat cembait Juduen çaharretaric, haren othoizteco ethor çadin harren sehiaren sendatcerat.
4 Eta ethorriric Jesusganat, othoiztu çuten arrekaika, erraiten ciotelaric gay cela hau ardiesteco.
5 Ecen, cioten, maite du gure yendaquia, eta eguin deraucu Synagoga.
6 Jesus yoan cen beraz heyequin; eta nola ya ez baitcen urrun etchetic, capitainac igorri cituen bere adisquideac haren biderat, hari erraiteco, Jauna, ez çaitela akhit; ecen ez naiz gay sar çaiten ene teilatuaren azpian.
7 Hortazotz ere eztut neure burua uste içan gay neroni yoaiteco çu ganat, bainan erraçu choilqui hitz bat; eta ene sehia sendatua içanen da.
8 Ecen neroni bertcen botherearen azpico eçarri naicen guiçon bat bainaiz, baditut ene azpian guerlaco guiçonac, eta erraiten dut bati: çoaçi, eta yoaiten da; eta bertce bati: çatho, etaethortcen da; eta neure sehiari: eguiçac hori, eta eguiten du.
9 Hori adituric Jesusec admiratu çuen; eta itçuliric, erran cion seguitcen çuen mulçoari: erraiten dautçuet, eztudala aurquitu, Israelen ere, fede bat hain handia.
10 Eta igorriac içan cirenac ethorri cirenean eta sarthu etchean, aurquitu çuten eri içatu sehia ongui cela.
11 Eta biharamunean Jesus guerthatu cen yoaitera Naim icena duen hiri batera, eta bere discipuluetaric hainitz eta yende oste handi bat yoan ciren harequin.
12 Eta hirico atherat hurbilcen celaric, huna ekhartcen çuten camporat hil bat, bere ama alhargunaren seme bakharra; eta hirico yendetce handi bat bacen harequin.
13 Eta Jaunac ikhusi çuenean urricalmenduz hunquitua içan cen haren alderat, eta erran cion: etçaçula eguin nigarric.
14 Guero hurbilduric, hunquitu çuen hil khutcha, eta gorphutçaren kharreatçaileac guelditu ciren; eta erran çuen: guiçon gaztea, erraiten deraucat: yaiqui hadi.
15 Eta hila yaiqui cen, eta hasi mintçatcen, eta Jesusec bihurtu cion bere amari.
16 Eta guciac beldurrez ikharatu ciren, eta lorificatcen çuten Jaincoa, ciotelaric: segurqui profeta handi bat alchatu da gure artean; eta segurqui Jaincoac ikhuscatu du bere populua.
17 Eta miraculu hunen omena hedatu cen Judea gucian, eta inguruco lekhu gucietan.
18 Eta gauça hec guciac aiphatuac içanic Joannesi, bere discipuluez.
19 Joannesec deithu cituen bere discipuluetaric biga, eta igorri cituen Jesusganat, hari erraiteco: ethorri behar dena çare, ala behar dugu iguriqui bertce bat?
20 Eta ethorriric haren ganat, erran cioten: Yondoni Baptistac igorri gaitu çu ganat, çuri erraiteco: ethorri behar dena çare, ala iguriqui behar dugu bertce bat?
21 (Bada, oren hartan berean sendatu cituen hainitz yende eritasunetaric eta çorigaitcetaric eta izpiritu - gaiztaguinetaric; eta eman çuen bista hainitz ixuei.)
22 Guero Jesusec ihardetsi coiten, eta erran cioten: çoazte, eta erroçue Joannesi cer ikhusi eta aditu duçuen: eixuec errecobratcen dutela bista; mainguac ibilcen direla; lepradunac garbituac direla; gorrec ençuten dutela; hilac pizten direla; Ebanyelioa predicatua dela errumesei;
23 Eta ongui dohaxua dela ni gatic gaizbidetua içatu eztena.
24 Guero Joannesen meçulariac partitu cirenean, hasi cen erraiten Joannesez yennei: cer içan çarete ikhusten desertuan? kanabera bat haiceaz higuitua?
25 Bainan cer içan çarete ikhusten? guiçon bat arropa baliosez aphaindua? huna, erreguen palacioetan aurquitcen dire hainitz ederqui aphainduac direnac, eta goçotasunetan bici direnac.
26 Bainan cer içan çarete ikhusten? profeta bat? bai, erraiten dautçuet, eta Profeta bat baino guehiago.
27 Hartaz da escribatua: huna, igortcen dut ene meçularia çure aitcinerat, eta aphainduco du çure bidea çure aitcinean.
28 Ecen erraitendautçuet, emaztetic sorthu direnen artean, eztela profetaric batere Yondoni Baptista baino handiagoric; eta halaric ere gutiena Jaincoaren erresuman hura baino handiago da.
29 Eta hura ençun duen populu gucia, eta pagaraztailec ere yuztificatu dute Jaincoa, Joannesen bathayoa errecebituz.
30 Bada Pharisauec eta legueco irakhastailec, ez içanez hartaz bathayatuac, eguin çuten Jaincoaren chedea ez deus heyen aldera.
31 Orduan Jaunac erran çuen: nori beraz bardincatuco ditut ethorquiçun huntaco guiçonac; eta cer iduri dute?
32 Iduridute placetan yarriac diren haurrac, eta batçu bercei oihu eguiten dutenac, eta erraiten: chirula yo dautçugu, eta etçarete danzatu: cantatu dautçugu aire dolamenac, eta eztuçue nigar eguin.
33 Ecen Yondoni Baptista ethorri da oguiric ez yanez, eta arnoric ez edanez; eta erraiten duçue: demonio bat badu.
34 Guiçonaren Semea ethorri da yan eta edanez; eta erraiten duçue: huna yale eta edale bat, pagaraztailen eta bici gaistoco yenden adisquidea.
35 Bainan çuhurtcia yustificatua içan da haren haur guciez.
36 Bada Pharisauetaric batec othoiztu çuen haren etchean yateco: eta sarthu cen Pharisauaren etchean, eta eman cen mahainean.
37 Eta huna, bacen hirian bici gaistoco emazte bat, ceinac yaquinic Jesus mahainean cela Pharisauaren etchean, ekharri baitçuen albatrazco unci bat olio usain goço batez bethea.
38 Eta egonez guibelean haren oinetan, eta nigarrez, hasi cen heyen bustitcen bere nigarrez, eta chukhatcen cituen bere ileez, eta besarcatcen ciozcan zangoac, eta gantzutcen cituen olio usain goço hartaz.
39 Bainan combidatu çuen Pharisauac ikhusiz hori, erran çuen bere baithan: hau profeta balitz, segurqui balaquique nor eta cer den hunquitcen duen ematcen hori; ecen bici gaistoco emazte bat da.
40 Eta Jesusec hitça hartuz erran cion: Simon, badut cerbait çuri erraiteco; eta erran çuen: Nagusia, erraçu.
41 Harce-diru batec bacituen bi çordun; batec çor ciozcan bortz ehun libera, eta bertceac berrogoi eta hamar.
42 Eta nola ez baitçuten certaz paga, barkhatu cioten çorra bati eta bertceari; erraçu beraz, hetaric ceinac maithatuco du hura guehiago?
43 Eta Simonec ihardestean erran cion; uste dut hura dela ceini ere barkhatu baitu guehiago, eta Jesusec erran cion: çuhurqui yuyatu duçu.
44 Orduan itçuliric emaztearen alderat, erran cion Simoni: ikhusten duçu emazte hori? Sarthu naiz çure etchean, eta eztautaçu eman uric zangoen ikhuzteco; bainan arragatu ditu ene zangoac bere nigarrez, eta chukatu ditu bere ileez;
45 Eztautaçu eman musu bat, bainan hura, sarthu naicen gueroztic, ezta guelditu ene zangoen besarkhatcetic;
46 Eztuçu gantçutu ene burua olioz, bainan harc gantçutu ditu ene zangoac olio usain goço batez;
47 Hortzacotz erraiten dautçut haren bekhatuac handiac direnac barkhatuac çaizcola, ecen hainitz maithatu du: bada gutiago barkhatua çaiconari, harc gutiago maite du.
48 Guero erran cion emazteari: çure bekhatuac barkhatuac çaizquitçu.
49 Eta harequin mahainean cirenac hasi ciren erraiten beren artean: nor da hau bekhatuac ere barkhatcen baititu?
50 Bainan erran cion emazteari: çure fedeac salbatu çaitu, çoaci bakhean.