Ebanyelio saindua San Luken arabera/XIII CAPITULUA

pages 71-75

XIII CAPITULUA.
Jesu-Christoc iaquintcen du urriquirat Galileano masacratuen eta pico hondo ebaquiaren gainetic; sendatcen du emazte eri bat errepausuco egunean, bardintcen du Jaincoaren erresuma bihiara eta lemaniari iaquinduz han sarcera athe hersitic, eta oihu eguinez çorigaitz Jerusalemen gainerat.
DEMBORA hartan berean han aurquitcen cirenetaric cembaitec aiphatu cioten cer iragan cen Galileanoen gainean, ceinen odola Pilatusec nahasi baitçuen heyen sacrificioequin.
2 Eta Jesusec ihardestean erran cioten: uste duçue Galileano hec bekhatorosagoac cirela Galileano guciac baino, ceren pairatu dituzten holaco gauçac?
3 Ez, erraiten dautçuet; bainan ez baçaizte urriquitcen, guciac fundituco çarete guisa berean.
4 Ala uste duçue hemeçortci hec ceinen gainerat erori baitcen Siloeco dorrea, eta lehertu baitcituen, faltadunagoac cirela Jerusalemeco bicitiar guciac baino?
5 Ez, erraiten dautçuet; bainan ezpaçaizte urriquitcen, guciac fundituco çarete guisa berean.
6 Erraiten çuen parabola hau ere: norbaitec baçuen pico hondo bat bere mahastian landatua; eta ethorri cen fruitu bilhatcerat, bainan etçuen aurquitu.
7 Eta erran çuen mahasti-çainari: huna, badu hirur urthe ethortcen naicela fruitu bilhatcerat pico hondo huntan, eta eztut khausitcen: pica çaçu; cergatic pochelatcen du alferretan lurra?
8 Eta mahasti-çainac ihardestean, erran cion: Jauna, utz çaçu oraino urthe huntan, aitçurtu dudan artino haren inguruac eta ungarriztatu.
9 Eguiten bada fruituric, utcico duçu; bertcenaz picatuco duçu guero.
10 Bada, nola irakhasten baitçuen heyen synagoguetan errepausuco egun batez;
11 Huna han bacen emazte bat debruztatua demonio batez, ceinac eritcen baitçuen hemeçortci urthe hartan, eta makhurtua cen, eta etçaitequen nehola ere chuti.
12 Eta Jesusec ikhusi çuenean, deithu çuen, eta erran cion: emaztea, sendatua çare çure eritasunetic.
13 Eta escuac pausatu cituen haren gainean; eta ordu berean chuchendu cen, eta lorificatcen çuen Jaincoa.
14 Bainan synagogaco nagusia [illegible] ratua, ceren J[illegible] sendatu çuen errepausuco egunean, hartuz, erran cion [illegible]tçarreari: badire egun, ceinetan behar baita lane çatozte beraz egun [illegible]tan, eta içan çaite sendatuac, eta ez errepausuco egunean.
15 Eta Jaunac iha[illegible]detsi cion, eta erra[illegible] hypocrita, çuetaric ba[illegible]khotchac eztu des[illegible]tcen bere idia edo ber[illegible]astoa othelacotic errepausuco egunean, eta eztitu edaterat eramaiten?
16 Eta etcen behar lokharri hortaric deslotu errepausuco egunean hau Abrahamen alaba, ceina Satanec estecatu baitçuen duela ya hemeçortci urthe?
17 Gauça hauc erraiten cituelaric, haren contrestaçaile guciac ahalguetuac ciren, bainan yende guciac bozcariatcen ciren eguiten cituen gauça lorios guciez.
18 Erraiten çuen orobat: cer iduri du Jaincoaren erresumac, eta ceri bardinduco dut?
19 Iduri du mustarda haciaren bihia guiçon batec hartu baitçuen, eta eçarri bere baratcean, ceina goratu baitcen, eta eguin arbola handi bat, halaco guisaz non ceruco choriec eguiten baitcituzten beren habiac haren adarretan.
20 Erran çuen oraino: ceri bardinduco dut Jaincoaren erresuma?
21 Iduri dut emazte batec hartu çuen lemania, eta eçarri hirur gaitçuru irinen erdian, gucia alchatua içan artino.
22 Guero yoaiten cen hiri eta herrietan gaindi, irakhasten çuela, eta Jerusalemeco bidea atchiquitcen.
23 Eta norbaitec erran cion: Jauna, ezta yende guti baicen salbatcen denic?
24 Eta erran cioten: borcha çaitezte athe hertsitic sartceco; ecen erraiten dautçuet hainitcec bilhatuco dutela sartcerat, eta eztute ahal içanen.
25 Eta aita familiacoa yaiqui den ondoan, eta athea hertsi duen ondoan, eta çuec campoan içanez hasico çaretenean athean yoca, erraiten duçuelaric: Jauna! Jauna! idecaguçu; eta ihardestean erranen dautçuenean: eztaquit nongoac çareten;
26 Orduan hasico çarete erraiten: yan eta edan dugu çure aitcinean, eta irakhasi duçu gure carriquetean.
27 Bainan erranen du: erraiten dautçuet eztaquidala nongoac çareten; urrun çaitezte ni ganic, çuec oro gaistaqueriaco languileac.
28 Han içanen dire nigarrac eta hortz carrascac; ikhusten ditutçuenean Abraham, eta Izaac, eta Jacob, eta profeta guciac Jaincoaren erresuman, eta içanen çaretenean aurthiquiac camporat.
29 Ethorrico dire orobat iguzqui atheratcetic, eta iguzqui sartcetic, eta ipharretic, eta egüerditic, mahainean içanen direnac Jaincoaren erresuman.
30 Eta huna, azquen direnac içanen dire lehenac, eta lehen direnac içanen dire azquenac.
31 Eta egun hartan berean Pharisau cembait ethorri ciren hura ganat eta erran cioten: urrun çaite eta hemendic; ecen desec hil nahi çai
32 Eta ihardets[illegible]ten: ç[illegible]azte eta [illegible]çue acheri horri: h[illegible]casatcen ditut demonioac, eta akhatcen dut egun eta bi sendatcen, eta hir[illegible]garren egunean ak[illegible]batcen naiz.
33 Hartacotz ib[illegible] behar naiz egun e[illegible]bihar, eta etci; ece ezta guerthatcen profeta bat hilcerat Jerusalemetic campo.
34 Jerusalem, Jerusalem, profetac hilcen ditucanac, eta harricatcen hiri igorriac direnac; cembat aldiz nahi içan ditut bildu hire haurrac, oiloac bilcen dituen beçala bere umeac bere hega en azpirat, eta eztuc nahi içan.
35 Huna çuen etchea husta içaiterat doha; eta erraiten dautçuet eguiazqui ez nauçuela ikhusico ethorrico den artino erranen duçuela: benedicatua içan bedi Jaunaren icenean heldu dena.