Ebanyelio saindua San Luken arabera/XIV CAPITULUA

pages 75-79

XIV CAPITULUA.
Jesus-Christoc sendatcen du ugueri bat errepausuco egunean, irakhasten ditu Pharisauac lehen urhatzaren gainean eta deitcen ditu mahainerat afari handiaren parabolaz, eta hainitz irakhascunce emaiten du bercei.
GUERTHATU cen orobat, Jesus sarthu celaric errepausuco egun batez Pharisau aitcindarietaric baten etchean, bere yanharriaren eguiteco, celatatcen çuela.
2 Eta huna, guiçon ugueri bat han cen haren aitcinean.
3 Eta Jesusec hartuz hitça, mintçatu cen legueco irakhastailei eta Pharisauei, cioelaric: cilhegi da errepausuco eguean sendatcea?
4 Eta etçuten erran hitça. Orduan harturic eria, sendatu çuen eta igorri.
5 Guero heyei buruz, erran cioten: nor içanen da çuen artean, baldin badu asto bat edo idi bat ceina putçurat erorcerat guerthatcen bada, eztuena berehala handic atheratcen errepausuco egunean?
6 Eta ecin ihardets ceçaqueten gauça hoyei.
7 Aiphatcen cioten orobat gombidatuei parabola bat, ohartuz nola hautatcen cituzten lehen toquiac mahainean, eta erraiten cioten:
8 Norbaitez içaiten çarenean deithua ezteyetarat, etçaite mahainean yar lehembicico tokian, beldurrez guertha çu baino ohoratuago bat içan dadin orobat deithua,
9 Eta beldurrez deithu çaituena ethor dadin, eta erran deçaçun: emoçu çure tokia huni; eta orduan has çaiten yartcen ahalquerequin azquen tokian.
10 Bainan gombidatua içaiten çarenean, çoaci, eta eman çaite azquen tokian, amoreagatic gombidatu çaituena ethortcen denean, erran dieçaçun: adisquidea, igan çaite gorago; eta orduan hori ohore içanen çaitçu çurequin mahainean diren gucien aitcinean.
11 Ecen nor-ere alchatcen baita, aphaldua içanen da; eta nor-ere aphalcen baita, alchatua içanen da.
12 Erraiten cion orobat gombidatu çuenari: eguiten duçuenean bazcari bat edo afari bat, eztitçaçuela deith çure adisquideac, ez çure anayac, ez çure ahaideac, ez çure auçoco aberaxac; beldurrez gombida çaitçaten beren aldian eta ordaina bihirtua içan çaitçun.
13 Bainan eguiten duçunean gombidanza bat, gombida çaitçu errumesac, ecinduac, mainguac, eta ixuac;
14 Eta ongui çorionecoa içanen çare eztutelacotz ordainaren bihurtcecoric; ecen ordaina bihurtua içanen çaitçu yustuen berriz piztean.
15 Eta mahainean cirenetaric batec adituric hitz hauc, erran cion: çorionecoa içanen da oguia yanen duena Jaincoaren erresuman.
16 Jesusec erran çuen: guiçon batec eguin çuen afari handi bat, eta gombidatu cituen hainitz yende.
17 Eta afaltceco orenean igorri çuen bere sebia gombidatuei erraiterat: çatozte, guciac ya prest dira.
18 Bainan hasi ciren guciac batean beren buruen escusatcen. Lehembicicoac erran cion: erosi dut lur bat, eta baitezpada yoan behar naiz haren ikhusterat; othoizten çaitut, escusa neçaçu.
19 Bertce batec erran çuen: erosi ditut bortz idi pare, eta heyen frogatcerat noha; othoizten çaitut, escusa neçaçu.
20 Eta bertce batec erran çuen: esposatu dut emazte bat; hartacotz ez naiteque yoan.
21 Guisa hartan sehia itçuli cen, eta erreportatu çiozcan gauça hauc bere nagusiari. Orduan aita familiacoac hasarraturic, erran cion bere sehiari: habil berehala placetarat eta hirico carriquetarat, eta erakhartçac hunat errumesac, eta ecinduac, eta mainguac, eta ixuac.
22 Guero sehiac erran çuen: Nagusia, çuc manatu duçun arabera eguina içan da; bada oraino toki.
23 Eta nagusiac erran cion sehiari: habil bidetarat eta berro bazterretarat, eta aurquitcen ditucanac, bortcha çac sartcerat, ene etchea içandadin bethea.
24 Ecen erraiten dautçuet gombidatuac içan ciren guiçon hetaric batec ere eztuela yastatuco ene afaritic.
25 Bada mulço handiac yoan ciren harequin; eta hura itçuliric, erran cioten:
26 Baldin norbait ethortcen bada ni ganat, eta ezpaditu huguintcen bere aita eta bere ama, bere emaztea eta bere haurrac, eta bere anayac, eta bere arrebac, eta bere bicia ere, ecin içan daite ene discipulua.
27 Eta norc-ere ezpaitu ekhartcen bere khurutcea, eta ezpaitçait yarraiquitcen, eztaiteque içan ene discipulua.
28 Bainan nor da çuen artean, nahi badu alchatu dorre bat, lehenic yartcen eztena, eta eztuena gastua condatcen, heya baduen certaz akhaba?
29 Beldurrez cimendua aurthiqui ondoan, eta ecin akhabatu ahal ondoan, hura ikhusten duten guciac, eztaiten has hartaz trufatcen,
30 Diotelaric: guiçon hori alchatcen hasi da, eta eztu akhabatu ahal içan.
31 Edo, cein da erreguea partitcen dena bertce erregue bat guerla emaiterat, lehenic yartcen eztena, eta eztuena betuzten heya hamar mila guiçonequin yoan ahalco denez haren contra hogoi milequin heldu denari buruz.
32 Bertcenaz, igortcendio bidalquinde bat, oraino urrun delaric, eta bakhea galdetcen du.
33 Guisa berean beraz çuetaric norc-ere ezpaitu ukho eguiten dituen guciei, eztaiteque içan ene discipulua.
34 Gatça on da, bainan baldin gatça eztitcen bada certaz gacituco dute?
35 Ezta on ez lurreco ez ungarricotçat, bainan camporat aurthiquitcen dute: beharriac dituenac ençuteco, ençun beça.