XVII CAPITULUA.
Jesus-Christoc solas eguiten du bere discipuluei gaizbideaz, barkhamenduaz, eta fedearen indarraz, cerbitçari ez deusez; hamar lepradun sendatcen ditu, eta mintço Jaincoaren erresumaren ethorçapenaz, eta Guiçonaren Semearen egunaz.
BADA erran çuen bere discipuluei: eztaiteque içan bertcenaz gaizbideac guerthatcea baicen; bainan çorigaitz hari ceinaz guerthatcen diren.
2 Hobeago luque eçartcea eihera harri bat lephotic, eta ixasorat aurthiquia içaitea, ecenez gaizbidetcea haur hotaric bakhar bat.
3 Guardia emaçue çuen buruei. Baldin beraz çure anayac huts eguin badu çure contra, errepreni çaçu; eta baldin urriquitcen bada, barkhatuco dioçu.
4 Eta baldin çazpitan egunean huts eguin badu çure contra, eta çazpitan egunean itçulcen bada çu ganat, dioelaric: urrikalcen naiz, barkhatuco dioçu.
5 Orduan apostoluec erran cioten Jaunari: handi dieçaguçu fedea.
6 Eta Jaunac erran çuen: baldin bacinute federic mustarda haciaren bihi bat becen lodi, erran ahal cineçaquete marthotça ondo huni, deserro çaite, eta landa çaite ixasoan; eta obedi cinitçazque.
7 Bainan nor da çuen artean, duelaric sehi bat laboranzan hari dena, edo arthaldearen bazcatcen, eta hura ikhustean landetaric itçulcen, erraiten duena berehela: aitcina hadi, eta yar mahainean?
8 Ez othe dio lehenago erraiten: presta çadac afaltcera, guerricoa eçar çac, eta cerbitça neçac yan eta edan dudan artino, eta guero yan eta edanen duc?
9 Bainan badu hortacotz çorric cerbitçari hari cergatic eguin duen manatu cioena? eztut uste.
10 Çuec ere orobat, eguin ditutçuenean manatuac çaitçuen gauça guciac, erraçue: cerbitçari ez deusac gare; ceren ezpaitugu eguin eguin behar guinduena baicic.
11 Eta guerthatu cen Jerusalemerat yoaitean, iragaiten cela Samariaren eta Galilearen erditic.
12 Eta herri batean sartcen celaric, hamar guiçon lepradunec khausitu çuten bidean, eta guelditu ciren urrundanic.
13 Eta beren boçac goratuz, erran cioten: Jesus Nagusia, urrical çaquizquigu.
14 Eta ikhusi cituenean, erran cioten: çoazte, aguer çaitezte sacrificatçailei. Eta guerthatu cen bidean garbi eguin cirela.
15 Eta hetaric batec ikhusiz sendatua cela, itçuli cen, lorificatcen çuela Jaincoa gora gora.
16 Eta lurrerat aurthiqui cen ahuzpez Jesusen oineterat, esquerrac bihurtcen cioela. Bada Samaritano bat cen.
17 Orduan Jesusec hitça hartuz, erran çuen: hamarrac eztire içan garbituac? eta non dire bederatciac?
18 Ezta arrotz hau baicen itçuli denic Jaincoari loria emaiteco.
19 Orduan erran cion: chuti çaizte, çoaci; çure fedeac salbatu çaitu.
20 Bada Pharisauez interrogatua celaric, noiz ethorrico cen Jaincoaren erresuma, ihardetsi çuen, eta erran cioten: Jaincoaren erresuma ezta ethorrico itchurapenequin.
21 Eta eztute erranen: huna, hemen da, edo han da; ecen huna Jaincoaren erresuma çuen barnean da.
22 Erran çuen orobat bere discipuluei: eguac ethorrico dire guticiatuco baitçarete ikhustera Guiçonaren Semearen egunetaric bat, bainan eztuçue ikhusico.
23 Eta erranen dautçue: huna hemen da, edo hara han da, bainan etçaiteztela yoan, eta etçaizquiote yarraic.
24 Ecen chimistac arguitcen duen beçala ceruaren azpico alde batetaric, eta berriz arguitcen ceruaren azpian den bertce alderaino, hala içanen da orobat Guiçonaren Semea bere egunean.
25 Bainan behar du lehenic hainitz pairatu, eta arbuyatua içan ethorquia huntaz.
26 Eta nola ethorri baitcen Noeren egunetan, guisa berean ethorico da Guiçonaren Semearen egunetan.
27 Yaten eta edaten çuten, hartcen eta emaiten cituzten emazteac ezcontçaz Noe arcan sarthu cen eguneraino; eta uhaldea ethorri cen, guciac galaraci baitcituen.
28 Gauça bera guerthatu cen Lothen egunetan, yaten eta edaten çuten, erosten, salcen, landatcen eta equidatcen çuten.
29 Bainan Loth Sodometic athera cen egunean, uritu çuen suz eta ceruco sofrez, ceinac guciac galaraci baitcituen.
30 Guisa bera içanen da Guiçonaren Semea aguertcen denean.
31 Egun hartan etche gainean dena, eta bere menayua etche barnean duena ez bedi yauts haren eramaiteco; eta landetan dena ez bedi orobat itçul guibelean utcia denerat.
32 Orhoit çaitezte Lothen emazteaz.
33 Norc-ere bilhatuco baitu bere biciaren salbatcea, galduco du; eta norc-ere hura galduco baitu, salbatuco du.
34 Erraiten dautçuet: gau hartan, ohe berean içaiten diren biguetaric, bat içanen dela hartua, eta bertcea utcia.
35 Emazte elgarrequin ehotcen duten biguetaric bat içanen dela hartua, eta bertcea utcia.
36 Landa berean içaiten diren biguetaric bat içanen dela hartua, eta bertcea utcia.
37 Eta heyec ihardestean erran cioten: non içanen da hura, Jauna? eta erran cioten: ceinnahi lekhutan içanen dena gorphutz hila, harat bilduco dire ere arranoac.