Ebanyelio saindua San Luken arabera/XVIII CAPITULUA

pages 89-93

XVIII CAPITULUA.
Jesus-Christoc gomendatcen du iraupena othoitcean yuye gaistoaren parabolaz, iaquincen du pagaraztaile urriquituaren humiltasunerat, besarcatcen ditu haurrac, ikharatcen ditu aberaxac, bozcariotcen guciac utci dituztenac haren amoreagatic, igaiten da Jerusalemerat bere pairacunza annonçatcen du, eta ixu bat sendatcen.
AIPHATU cioten orobat parabola bat, adiarazterat emaiteco othoitz eguin behar dela bethi, eta behinere inhatu gabe,
2 Cioelaric: hiri batetan bacen yuye bat, Jaincoaren beldur etcena, eta nihor errespetatcen etçuena.
3 Eta bacen hiri berean alharguntsa bat, maiz haren khausitcera yoaiten cena eta erraitera: eguin eçadaçut yusticia ene contraco partidaz.
4 Dembora lucez etçuen deusic eguin nahi içan. Bainan guero erran çuen bere baithan: nahiz eztudan Jaincoaren beldurric, eta eztudan nihor errespetatcen,
5 Bizquitartean ceren emazte alhargun horrec nekhatcen nuen, yusticia eguinen diot, beldurrez yin daquidan bethi buruaren haustera.
6 Eta Jaunac erran çuen: ençun çaçue cer erran çuen yuye gaistoac.
7 Eta Jaincoac eztitu mendecatuco bere hautatuac gabaz eta egunaz hari oihuca daudenac, nahiz luçatcen duen heyen eretcerat?
8 Erraiten dautçuet laster mendecatuco dituela. Bainan Guiçonaren Semea ethortcen denean, khausituco du fedea lurrean?
9 Erran çuen orobat parabola hau cembaiti ceinec uste baitçuten beren baithan içan yustu, eta bertceac atchiquitcen ez deusetçat:
10 Bi guiçon igan ciren templurat othoitz eguiteco; bat Pharisaua, eta bertcea pagaraztailea.
11 Pharisaua bazter batetan çagolaric, othoitz eguiten çuen bere baithan, cioelaric: o Jaincoa! esquerrac bihurtcen dauzquitçut ceren ez naicen bertce guiçonac beçala, ceinac baitire hatcemaileac, inyustuac, adulterioac; ez-eta pagaraztaile hori beçala.
12 Astean bi aldiz barurcen dut, era emaiten dut neure onthasun gucien detchema.
13 Bainan pagaraztailea urrun çagolaric, etçaitequen mentura ere beguien cerurat alchatcerat, bainan bulharrac yoiten cituen, cioelaric: o Jaincoa! içan çaite ematua ene alderat, bekhatorosa bainaiz!
14 Erraiten dautçuet hau yautsi cela bere etcherat garbitua, bertcea alchatcen dena aphaldua içanen da, eta aphalcen dena alchatua içanen da.
15 Eta cembaitec aitcinerat ekharri ciozcaten haur ttipi batçu, hunqui citçan. Discipuluec hori ikhusiric, gaizquiac erran cioten ekharçalei.
16 Bainan Jesusec ethorraraciric hec bere ganat, erran çuen: utz çatçue ni ganat ethorcerat haur ttipiac, eta etçaitçue traba; ecen Jaincoaren erresuma horiec iduri dutenentçat da.
17 Eguiazqui erraiten dautçuet: norc-ere ezpaitu errecebituco Jaincoaren erresuma haur batec beçala, eztela han sarthuco.
18 Eta yaun batec galdeguin cion, ciolearic: Nagusi ona, cer eguinen dut bicitce eternalaren ardiesteco?
19 Jesusec erran cion: cergatic deitcen nauçu ona? ezta nihor onic bat bakharra baicen, cein baita Jaincoa.
20 Badaquitçaçu manamenduac: Eztuçu eguinen adulterioric. Eztuçu hilen. Eztuçu ebatsico. Eztuçu erranen lekhucotasun falsuric. Ohora çaçtu çure aita eta çure ama.
21 Eta erran cion: beguiratu ditut gauça hauc guciac ene gaztetasunetic.
22 Eta Jesusec ençun çuenean erran cion: oraino gauça bat escas duçu: sal çatçu ditutçun guciac, eta eman pobrei, eta içanen duçu tresor bat ceruan; guero ethor çaite, eta niri yarraic çaite.
23 Bainan hura gauça hec ençun ondoan, hainitz tristatu cen, ceren hainitz aberaxa baitcen.
24 Eta Jesusec ikhusiz hainitz triste eguin cela, erran çuen: gaitz dela onthasunac dituztenac sar daiten Jaincoaren erresuman!
25 Segurqui errechago da camelu baten iragaitea orratz baten chilotic, ecen ez aberax baten sartcea Jaincoaren erresuman.
26 Eta hori ençun çutenec, erran cioten: eta nor salba daite beraz?
27 Eta erran cioten: guiçonei ecin dire gauçac, Jaincoari ahal dire.
28 Eta Pierresec erran çuen: huna, oro utci ditugu, eta seguitu çaitugu.
29 Eta erran cioten: eguiazqui erraiten dautçuet, eztela bat utci duenic bere etchea, edo bere ahaideac, edo bere haur-hideac, edo bere emaztea, edo bere haurrac Jaincoaren erresumaren amoreagatic.
30 Eztuenic hainitz guehiago errecebituco mende huntan, eta betce munduan bicitce eternala.
31 Guero Jesusec hartu cituen hamabiac, eta erran cioten: huna, igaiten gare Jerusalemerat, eta profetez escribatuac içan diren gauça guciac Guiçonaren Semearen gainean, complituac içanen dire.
32 Ecen paganoen escura emana içanen da, trufatua, eta escarniatua; eta thu eguinen diote bisaraya.
33 Eta açotatu duten ondoan, hilaracico dute; bainan berriz piztuco da hirurgarren egunean.
34 Bainan etçuten deusic aditu gauça horietaric, eta solas hori hain cen ilhuna heyençat, non ezpaitçuten aditu cer erraiten cioten.
35 Bada guerthatu cen Jericorat hurbilcen celaric, han bacela ixu bat bide heguian yarria, eta escatcen çuena.
36 Eta ençunic iragaiten cen yendetcea, galdeguin çuen cer cen.
37 Eta erran cioten Jesus Nazarenecoa iragaiten cela.
38 Orduan oihu eguin çuen, erraiten çuelaric: Jesus, Daviden Semea, urrical naquiçu!
39 Eta aitcinean yoan cirenec gaizquiac erraiten cioten ichil çadin amoreagatic; bainan hainitz gorago oihu eguiten çuen: Daviden Semea, urrical naquiçu!
40 Eta Jesus gueldituric manatu çuen eraman ceçoten; eta hurbildu cenean, galdeguin cion,
41 Cioelaric: cer nahi duçu eguin deçaçudan? ihardesi çuen: Jauna, berriz ikhus deçadan.
42 Eta Jesusec erran cion: ikhusaçu; çure fedeac salbatu çaitu.
43 Eta ordu berean ikhusi çuen, eta seguitcen çuen Jesus, lorificatcen çuela Jaincoa. Eta populu guciac ikhusiz hori, laudatu çuen Jaincoa.