Ebanyelio saindua San Luken arabera/XX CAPITULUA

pages 98-102

XX CAPITULUA.
Jesus-Christoc ihardesten du Scribauen galdei haren misionearen gainean, galde batez Yondoni Baptistaren misionearen gainean, eta mahasti-çainen parabolez, eta harri utciaz: onzaguidatcen du cerga Cesari çorru, irakhasten du Saduceenei berriz piztea, eta Mesias Daviden seme eta Jauna, Scribauen hypocrisia condenatuz.
ETA guerthatu cen egun hetaric batez, irakhasten çuelaric populua templuan, eta ebanyelioa predicatcen çuelaric, sacrificatçaile aitcindariac eta Scribauac ethorri cirela çaharrequin.
2 Eta mintçatu cioten, ciotelaric: erran deçaguçu cer nagusitasunez eguiten ditutçun gauça hauc, edo nor den nagusitasun hau eman dautçuna?
3 Eta Jesusec ihardetsi cioten: galdeguinen dautçuet ere gauça bat, eta ihardets çaçuet.
4 Joannesen bathayoa cerutic cena, ala guiçoneratic?
5 Bada elgarren artean arraçoinatcen çuten, ciotelaric: baldin erraiten badugu: cerutic, erranen du: çergatic beraz eztuçue sinhexi?
6 Eta erraiten badugu: guiçonetaric, populu guciac harricatuco gaitu; ecen seguratuac dire Joannes profeta bat cela.
7 Hortacotz ihardetsi çuten: etçaquitela nondic cen.
8 Eta Jesusec erran cioten: eztautçuet nic ere erranen cer nagusita unez eguiten ditudan gauça hauc.
9 Bainan hasi cen populuari erraiten parabola hau: guiçon batec landatu çuen mahasti bat, eta alocatu çuen mahasti-çain cembaiti, eta dembora hainitz egon cen campoan.
10 Eta fruituaren sasoinean, igorri çuen sehi bat mahasti-çainen ganat, eman ceçoten mahastico fruitutic, bainan mahasti-çainec voric igorri çuten hutsic.
11 Igorri cioten berriz bertce sehi bat; bainan yo çuten ondoan eta escarniatu igorri çuten hutsic.
12 Igorri çuen oraino hirurgarren bat, bainan colpatu çuten hura ere eta aurthiqui camporat.
13 Orduan mahastico jaunac erran çuen: cer eguinen dut? igorrico dut ene seme ongui maitea; beharbada hura ikhusten dutenean, errespetatuco dute.
14 Bainan hura ikhusi çutenean mahastiçainec, arraçoinatcen çuten elgarren artean, ciotelaric: hau primua da; çatozte, hil deçagun, primança guretçat içan dadin.
15 Eta aurthiqui çuten mahastiz camporat, eta hil çuten. Cer eguinen diote beraz mahastico nagusiac?
16 Ethorrico da, eta hilaracico ditu mahasti-çain hec, eta emanen du mahastia bertcei. Hori ençun çutenean, erran çuten: aguian ez.
17 Orduan behatu cioten, eta erran: cer nahi du beraz erran escribatua denac: equidatçailec utci duten harria, eguin da ezquinaco harri nagusia?
18 Nor-ere erorico baitan harri haren gainerat, çathicatua içanen da: eta lehertuco du ceinaren gainerat ero rico baita.
19 Eta sacriticatçaile aitcindariec eta Scribauec ordu berean bilhatu çuten escuac emaiten haren gainean; ecen ongui eçagutu çuten parabola hau erran çuela heyen contra; bainan populuaren beldur ciren.
20 Eta çainduz hura, igorri cituzten cembait celatatçaile, ceinec bezaguiten baitcituzten yende prestuac, solasetan haren hatcemaiteco, haren libratcea gatic gobernadorearen yuyamenduari eta bothereari,
21 Ceinec interrogatu baitçuten, ciotelaric: Nagusia, badaquigu minço çarela, eta irakhasten duçula zucentasunaren arabera, eta eztuçula behatcen yenden itchurari; bainan irakhasten duçula Jaincoaren bidea eguiaz.
22 Cilhegui çaicu cergaren pagatcea Cesari, ala ez?
23 Bainan harc eçaguturic heyen amarrua, erran cioten: cergatic tentatcen nauçue?
24 Irakhus çaçuet diru peça bat: norena du itchura eta escribua? ihardetsi cioten: Cesarena.
25 Eta erran cioten: bihur çaçue beraz Cesari Cesarenac, eta Jaincoari Jaincoarenac.
26 Etçuten beraz ahal içan deusic erraiteco haren arrapostuan populuaren aitcinean; bainan arras estonatuac haren arrapostuaz, i childu ciren.
27 Orduan Saduceenetaric cembait, ceinec ukhatcen baitute berriz piztea, hurbildu ciren, eta galdeguin cioten,
28 Ciotelaric: Nagusia, Moisec utci deraucu escribuz: baldin norbaiten anaya hil bada emazte bat duelaric, eta hil bada haurric gabe, haren anayac har beça haren emaztea, eta içanaraz betça haurrac bere anayari.
29 Bada baciren çazpi anaya, ceinen lehenac hartu baitçuen emazte bat, eta hil baitcen haurric utci gabe.
30 Eta bigarrenac hartu çuen hura, eta hil cen orobat haurric utci gabe.
31 Guero hirurgarrenac hartu çuen hura bera, eta orobat çazpiec; eta hil ciren haurric utci gabe.
32 Eta gucien ondotic emaztea ere hil cen.
33 Hetaric norena içanen da beraz emaztea berriz piztean? ecen çazpiec içan dute emaztetçat.
34 Eta Jesusec ibardestean erran cioten: mende huntaco haurrec harcen dute eta hartuac dira ezcontaz.
35 Bainan mende haren eta hiletaric piztearen ardiesteco gai eçagutuac içanen direnec, eztute hartuco eta eztire içanen hartuac ezcontçaz.
36 Ecen eztire guehiago hilen ahal, ceren aingueruei iduriac içanen baitire, eta Jaincoaren semeac içanen baitire, berriz pizteco semeac içanez.
37 Bada hilac pizten direla, Moisec berac erakhutsi du berro ondoan, Jauna deitcen duenean Abrahamen Jaincoa, eta Isaaken Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa.
38 Bada ezta hilen Jaincoa, bainan bai biciena; ecen guciac bici dire hura baithan.
39 Eta Scribauetaric cembaitec hitça hartuz, erran çuten: Nagusia, ongui erran duçu.
40 Eta etciren menturatu guehiago deusic galdeguitera.
41 Bainan erran cioten: nola diote Christo Daviden semea dela?
42 Ecen Davidec berac erraiten du Psalmuetaco liburuan: Jaunac erran dio ene Jaunari: yar çaite sene escunean,
43 Çure etsayac eçarri ditudan artean çure oinen azpicotçat.
44 Davidec deitcen duenaz gueroz bere Jauna, nola da haren semea?
45 Eta populu guciac ençuten cuelaric, erran çuen bere discipuluei:
46 Guardia emaçue Scribauetaric, ceinec pasayatcea maite baitute arropa lucequin, eta agurrac maite baitituzte placetan, eta lehen alkhiac Synagoguetan, eta lehen plaçac gombidancetan;
47 Eta ceinec iresten baitituzte alhargunen etcheac, othoitz lucen eguiteco estacuruan ere; ecen gaztigu handiagoa errecebituco dute.